→Galdakao

Burdin Hesian ibilaldi gidatuak, solasaldiak eta hitzaldiak, Galdakaoko Memoriaren Astean

Ekainaren 15etik 22ra bitartean Galdakaok VIII. Memoria Astea ospatuko du. Bisitaldi gidatuak, dokumental baten proiekzioa eta frankismoaren inguruko hitzaldia antolatu dituzte.

Altamiran dagoen lubakira bisita iaz, VII. Memoria Astean // Argazkia: Galdakao Gogora

Ekainaren 15etik 22ra bitartean Galdakaok VIII. Memoriaren Astea ospatuko du. Bisitaldi gidatuak, dokumental baten proiekzioa eta frankismoaren inguruko hitzaldia antolatu dituzte

Memoriaren Astea antolatuko du Galdakao Gogora elkarteak ekainean, Udalaren laguntzarekin. Aurten zortzigarren edizioa izango da eta ekainaren 15etik 22ra bitartean izango da. Alde batetik, Burdin Hesia “bertatik bertara” ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Ekainaren 15ean, larunbatez, Altamirako bunker eta lubakietara  antolatu dute ibilaldia eta hilaren 22an Bekea-Bekelarre inguruetara izango da bisitaldia. Hitzordua, kasu bietan, 09:00etan izango da Kurtzeko plazatik.

Bestetik, ekainaren 17an La letra con sangre entra dokumentala proiektatuko dute Gandasegin, eta ekainaren 18an Hilario Murua EHUko irakasleak frankismoaren inguruko hitzaldia eskainiko du toki berean.

VIII. Memoriaren Astea – Egitaraua

Ekainak 15, larunbata
09:00 Galdakaoko Burdin Hesia ezagutzeko bisita gidatua Kurtzeko plazatik. Altamirako bunker eta lubakiak

Ekainak 17, astelehena
19:00 La letra con sangre entra dokumentala eta solasaldia Gandasegin

Ekainak 18, asteartea
19:00 Hitzaldia Gandasegin: Escuela franquista. Represión y adoctrinamiento, Hilario Murua (EHUko irakaslea)

Ekainak 22, larunbata
09:00 Galdakaoko Burdin Hesia ezagutzeko bisita gidatua Kurtzeko plazatik. Bekea-Bekelarre inguruko lubaki eta bunkerrak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak