→Galdakao

Terrorismoaren biktimen ahotsa entzun da Galdakaon, Memoriaren Plazan

galdakao memoriaren plaza 2018 terrorismoaren biktimen mahai ingurua 0

Terrorismoaren biktimen mahai ingurua antolatu du Gogora Institutuak Galdakaon maiatzaren 17an, Memoriaren Plaza erakusketa ibiltarian.

ETA zein Guardia Zibilaren biktimek hartu dute parte mahai inguruan // Geuria
  • galdakao memoriaren plaza 2018 terrorismoaren biktimen mahai ingurua 0
  • galdakao memoriaren plaza 2018 terrorismoaren biktimen mahai ingurua 0

Terrorismoaren biktimen testigantza zuzenak entzun ahal izan dira Galdakaon Memoriaren Plaza erakusketa ibiltariaren barruan. Maiatzaren 17an terrorismoaren biktimen mahai ingurua antolatu du Gogora Institutuak. Bertan parte hartu dute ETA zein Guardia Zibilaren biktimek: Alberto Muñagorri, Abel Uceda, Nerea Batiz, Axun Olaeta, Alex Moreno eta Jaione San Sebastian.

Bakoitzak bizitakoa konpartitu eta bereziki, gizarteak eta zehazki belaunaldi gazteenek gurean izandako terrorismoaren eta biolentziaren inguruan duten ezagutzaz hausnarketa egin dute mahai inguruko parte-hartzaileek. Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen aldeko Gogora Institutuko zuzendariak gidatu du mahai ingurua.

Memoriaren Plaza erakusketa maiatzaren 20ra arte egongo da Galdakaon, Muguru kalean. Ekimen honek terrorismoaren eta biolentziaren biktimen memoria jaso eta erakusten du gizarteak ezagutu eta era berean, memoria eraikitzeko bere ekarpena egin dezan.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|