→Galdakao

Metroa Galdakaora iristeko manifestazioa deitu dute maiatzaren 11n

galdakao kontzentrazioa 2017 metroa

Metroaren aldeko Galdakaoko plataformak mobilizazioei eutsi die berriro ere eta maiatzaren 11n manifestazioa deitu dute. Hilaren 17an kontzentrazioa egingo dute Ospitalean.

Iaz Galdakaon egin zuten kontzentrazioa // Bidebieta Irratia

Metroaren aldeko Galdakaoko plataformak mobilizazioei eutsi die berriro ere eta maiatzaren 11n manifestazioa deitu dute. Martxa Aperribain hasiko da 19:00etan eta ondorengo ibilbidea egingo du: Aperribaiko BBK bulegoa, Bengoetxe, Urreta, udaletxea, Juan Bautista Uriarte eta Plazakoetxe.

“Metroaren 5. Lineari dagozkion proiektuak eta azterlanak eginda daude dagoeneko, baina ez dira aurrera atera dirurik ez dagoelako. Izan ere, beste linea batzuetako proiektuak egiteko erabili dute diru hori. Logikoena da proiektu bat behin idatzita dagoenean, obra horiek exekutatzea, baina ez da hala gertatu”, diote plataformako kideek.

Zentzu horretan, herritarrak mobilizatzeko deia zabaldu dute: “Ez du balio herritarrak modu pribatuan kexatzea. Kalera atera behar gara kokoteraino gaudela esateko, eta kontuan har gaitzaten”, diote.

Kontzentrazioa Galdakao-Usansolo Ospitalean

Manifestazioaz gain, Metroaren aldeko plataformak beste mobilizazio bat antolatu du epe laburrean. Hain zuzen ere, maiatzaren 17an, ostegunez, elkarretaratzea deitu dute Galdakao-Usansolo Ospitaleko sarreran, 10:00etatik 12:00etara bitartean.

“Ondo deritzogu Metroa aireportura edo unibertsitatea iristeari, baina uste dugu garrantziskoa ere badela Ospitalera heltzea”, diote plataformako kideek.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|