→Galdakao

Argazkiak | Euskaraldia hizpide izan dute Galdakaoko Mintzodromoan

  • galdakao mintzodromoa 2018 euskaraldia 0
  • galdakao mintzodromoa 2018 euskaraldia 1
  • galdakao mintzodromoa 2018 euskaraldia 0
  • galdakao mintzodromoa 2018 euskaraldia 1

Abenduak 3 dituen honetan Mintzodromoa ospatu dute beste urte batez Galdakaon. Aurtengoa bosgarren edizioa izan da eta Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du. Eguzkibegi, Elexalde eta Bengoetxe ikastetxeetako ikasleak, Euskaltegietako ikasleak eta Berbalagun egitasmoko kideak aritu dira ordu eta erdiz euskaraz Torrezabal Kultur Etxean.

Guztira, 120 lagun elkartu dira Torrezabalen eta hiru gai izan dituzte hizpide: ‘Reality batean parte hartuko zenuke?’, ‘2050ean arrainak baino plastiko gehiago itsasoan’, eta ‘Euskaraldia: ahobizi ala belarriprest?’. AEK eta Udal Euskaltegietako irakasleez gain, laguntzaile izan dira gaurkoan Erabide, Zizpa eta Patakon elkarteetako kideak. Berezitasun bezala, aurten Mintzodromo Txikia egin dute Bengoetxe ikastetxean, eta bertan 48 ikaslek hartu du parte.

galdakao mintzodromoa 2018 euskaraldia 1

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak