→Galdakao

Urteko erronkak aurkeztuko ditu urtarrilean Momoak Talde Feministak

Momoak Talde Feministak aurkezpen ofiziala egingo du Galdakaon urtarrilaren 11n Torrezabalen. Taldearen izaera eta urteko erronkak aurkeztuko dituzte.

2018 martxoaren 8an egin zuten kontzentrazioa Galdakaon // Argazkia: Geuria

Momoak Talde Feministak aurkezpen ofiziala egingo du Galdakaon urtarrilaren 11n, ostiralez. Bertan, taldearen izaera azaltzeaz gain, urteko erronkak aurkeztuko dituzte. Aurkezpena Torrezabal Kultur Etxean izango da 20:00etan. “Borroka honetan guztion lana beharrezkoa bada ere, lehenengo urratsak zapalkuntza zuzenean eta modurik bortitzenean jasaten dugunok autoboteretuz ematea beharrezko ikusten dugu. Beraz, erabakigune ez-mixtoa izango da, konfiantzatik eta segurtasunetik eraikiko duguna”, diote Facebooken eskegi duten kartelean.

Aurkezpena eta gero, luntxa eta poteo musikatu-feminista egongo da. “Galdakao feministago baten alde dauden galdakoztar emakume guztiei deialdia egiten diegu aurkezpenera bertaratzeko”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak