→Galdakao

Mugarriz Mugarri ibilaldiak 20 eta 50 kilometroko martxak eskainiko ditu

galdakao mugarriz mugarri 2014 ganguren mendi taldea

Maiatzaren 19an ospatuko da Mugarriz Mugarri ibilaldiaren zortzigarren edizioa. 20 kilometroko eta 50 kilometroko ibilaldiak izango ditu.

2014ko Mugarriz mugarri Vivero mendian // Ganguren Mendi Taldea

Maiatzaren 19an ospatuko da Mugarriz Mugarri ibilaldiaren zortzigarren edizioa. 20 kilometroko eta 50 kilometroko ibilaldiak izango ditu. Ibilbide luzea Euskal Herriko Mendi Federazioaren ibilbide luzeen egutegian sartuta dago eta ibilbide laburrak, aldiz, izaera herrikoia du. Luzea 07:00etan hasiko da eta laburrak 08:30ean izango du irteera Gangurenen egoitzatik hasita. Ibilbideak 8 eta 12 ordu artean betetzekoak dira. 

Ibilaldian parte hartu nahi duenak izena eman behar du www.zirkuitua.com webgunean, Gangurenen bulegoetan edo mugarrizmugarri@gmail.com helbide elektronikoan. Bazkide federatuek 10 euro ordainduko dituzte eta ez federatuek 13 euro. Gangureneko bazkide ez direnen kasuan, 14 eta 17 euro ordainduko dituzte, hurrenez hurren.

Mugarriz Mugarri bi urterik behin antolatzen du Ganguren Mendi Taldeak eta Galdakaoko mugarrietatik igarotzen den ibilbidea da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak