Sareak

☉ Galdakao

Musika klasikoa, swing kontzertua eta antzerki musikatua, Galdakaoko XXVII. Musika Astean

Azaroaren 19tik 25era bitartean Galdakaok Musikaren Astea hartuko du. Aurten 27. edizioa izango da eta guztira sei kontzertu iragarri dituzte.

|

Da Capo Musika Bandaren emanaldia Torrezabalen 2018ko urrian // Argazkia: Geuria

Azaroaren 19tik 25era bitartean Galdakaok Musikaren Astea hartuko du. Aurten 27. edizioa izango da eta guztira sei kontzertu iragarri dituzte: musika klasikoa, orkestra sinfonikoa, txistu eta swing kontzertuak, antzerki musikala eta jaialdiari amaiera emateko Galdakaoko Musika Banda izango dira. Kontzertuak Musika Eskolan eta Torrezabal Kultur Etxean izango dira.

Musikaren Astea Santa Zezilia egunaren baitan (azaroak 22) antolatzen dute Galdakaon. Musikarien eguna ospatzen da hain zuzen azaroaren 22an. “Gaur egun 500 haurrek ikasten dute Galdakaoko Musika Eskolan, eta bertako irakasleen eginkizuna azpimarratzekoa da”, dio Aintzane Urkiza Musika Eskolako presidenteak. Urkizarekin batera Arantza Zaton Musika Eskolako zuzendaria izan da gaur, azaroak 13, egin duten prentsaurrekoan. Zatonek dioenez, “aurten ere kartel borobila izango dugu Galdakaoko Musika Astean, eta uste dut ikusle guztiei asko gustatuko zaiela”.

Galdakaoko XXVII. Musika Astea – Egitaraua

Azaroak 19, astelehena
19:30 Musikari Gazteak: Ander Marzana eta Jesus Cuesta Garrido, Musikene ikastegiko ikasleak. Musika klasikoko kontzertua. Musika Eskola. Sarrera: doan

Azaroak 20, asteartea
19:30 Iñaki Alberdi eta Bizkaiko Orkestra Sinfonikoa. Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera: 3 euro

Azaroak 21, asteazkena
19:30 Xibilo Txistu Banda eta O.N.B.E.K Laukotea. Txistua eta hari-laukote klasikoko fusioa. Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera: 3 euro

Azaroak 22, osteguna. Santa Zezilia eguna
18:30 Antzerki musikala, euskaraz: Biolin magikoa (ATeJoka). Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera: 3 euro
19:00 Kalejira Torrezabal Kultur Etxetik: Ad Libitum Galdakaoko Txistu Banda

Azaroak 23, ostirala
19:30 Swing kontzertua: DND Swing Band (Euskadi-Katalunia). 30., 40. eta 50. hamarkadetako swing pieza musikal ezagunak, dantzariez lagunduta. Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera: 3 euro

Azaroak 25, igandea
13:00 Galdakaoko Da Capo Musika Banda. Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera: doan. Ane Legarreta zuzendariaren agurra eta gero, Luis Orduña izango da egun horretako bandaren zuzendaria (behin behinekoa)

☉ Galdakao

Metroko tunelak egiteko zulatze-lanak Aste Santua ostean hasiko dituzte Galdakaon

|

Suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean // Geuria

Metroaren 5. Linea eraikitzeko lanak hasi dituzte Basaurin, Galdakaon eta Usansolon. Momentuz langileak lurra aztertzen eta prestaketa lanak egiten ari dira. Usansoloren kasuan, Puentelatorre Bidea erabat itxita egongo da lau urtez ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, “Puentelatorre zubitik Unkinara arteko tartean”.

Galdakaon, tunelak egiteko lanak Aste Santuan hasiko dituztela adierazi du Udalak: “Orduan hasiko dira lurra zulatzen, bideak ixten eta kamioien joan-etorria handitzen”.

Hain zuzen ere, suhiltzaileen eraikina zenaren ondoan, Lapurdiko aparkalekuan eta Agirre Lehendakaria plazaren inguruan, Bengoetxeko Ostalaritza Eskolaren atzealdean, eta Olabarrietan izango du eragina obrak.

Suhiltzaileen eraikina zegoen gunea izango da lanerako eremu handietako bat, “baina, kasu honetan, ez du eragin handirik izango herritarrengan”, diote udal ordezkariek. Hasteko suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute, eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean, “Usansoloko makinak egindako zuloarekin bat egin arte”.

Galdakao erdigunean, Lapurdiko aparkalekuan eragina izango dute lanek, eta baita Agirre Lehendakaria plazaren inguruan Metroak izango dituen bi sarreren guneetan ere: plazan bertan haurreskola ondoan, eta Euskadi kaleko etxe berrien ondoan.

“Eragin handiena, halere, Bengoetxen izango da. Metroak Ostalaritza Eskolaren atzealdean geltokia izango du eta beraz, eraikitze lanak nabarituko dira. Baita hortik gertu, Sixta Barrenetxea ondoko aparkalekuan ere, lanek irauten duten artean bertan egongo baitira obren beharretarako kasetak. Lurra ateratzea eta kamioien joan-etorria etengabea izango da inguru horretan zulatze lanak hasten direnean. Errail bat moztu egingo da kamioiak N-634tik sartu eta irten daitezen, herrira sartu barik, eta horrek asko txikituko ditu kalteak”, diote udal ordezkariek.

Aperribaiko geltokia Olabarrietan egongo da. Lanak egiten diren bitartean N-634 errepidera zuzenean joateko bidea moztuta egongo da eta oinezkoek altueran jarritako pasabide bat izango dute autobus geltokira joateko.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Aperribai / Korrika 23 / 2024

|

Aperribaitik agurtu dute 23. Korrika Galdakaon. Hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakao / Korrika 23 / 2024

|

Usansolotik galdakaora iritsi da 23. Korrika. Jendetza batu da lekukoari ongi etorria emateko eta hainbat argazki publikatu ditugu GEURIAn. Eta hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Galdakaon jendetza batu da 23. Korrikari ongi etorria emateko

|

Usansolok lekukoa eman dio Galdakaori 23. Korrika. Euskararen aldeko lasterketa iritsi artean bertan izan gara!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Korrika Txikiak Galdakaoko kaleak hartu ditu zirrara betean

Korrika Txikia egin dute gaur goizean Galdakaon Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek

|

23. Korrikak hasi du bere bidea Euskal Herrian. Bigarren egun honetan Iparralden jarraitzen du lekukoak eta Nafarroara igaroko da arratsaldean. Bitartean, Hego Uribe eskualdean, euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin bat egiteko ekimenak antolatu dituzte. Gaur goizean Korrika Txikia egin dute Galdakaoko Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek, eta hauek GEURIAn jaso ditugun irudiak:

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri