→Galdakao

Galdakaoko Musika Banda omendu dute Iruñean, duela 100 urte sanferminetan ospatu zen jaialdian parte hartzeagatik

irunea galdakao musika banda dinamita da capo 2018 omenaldia sanferminak 100 urte jaialdia argazkia iruneko udala twitter

Galdakaoko Musika Bandaz gain Euskadiko eta Nafarroako beste 11 bandei ere harrera egin die Iruñeko Udalak, 1918eko sanferminetan musika-banden jaialdia antolatu zutela omentzeko.

Galdakaoko Musika Bandako ordezkaritza zapi berdeekin // Argazkia: Iruñeko Udala

Galdakaoko Musika Bandaz gain Euskadiko eta Nafarroako beste 11 bandei ere harrera egin die Iruñeko Udalak, 1918eko sanferminetan musika-banden jaialdia antolatu zutela omentzeko

Galdakaoko Musika Bandako ordezkaritza Iruñean dago egun hauetan, San Fermin jaien azken txanpan. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalak harrera egin die uztailaren 12an Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko 12 musika-bandatako ordezkariei, banda horien babesari esker 1918an -duela 100 urte- musika-banden jaialdia antolatu zutelako San Fermin jaietan. Era berean, topaketa horrek ekarritako mugarrien artean, aipatzekoa da, besteak beste, hurrengo urtean Iruñeko Udal Musika Banda eratu zela: La Pamplonesa.

Gonbidatuen artean musika-banda hauek omendu dituzte Iruñean: Recreo (Elizondo), Zangozako udal-banda, Santa Cecilia (Cintruénigo), Diapasón (Tolosa), La Flor (Eltziego), Errenteriako udal-banda, Irungo udal-banda, Dinaminta (Galdakao), Gernikako udal-banda, Bergarako udal-banda eta Portugaleteko udal-banda. Gogoan izan dute, baita ere, hamabigarren banda bat, Doneztebeko Armonía (Nafarroa), gaur egun desagertuta dagoena. Omenaldi-ekitaldian duela 100 urte zuten izenarekin aurkeztu dituzte aipatutako bandak.

Ekitaldi ofizialaren buru izan da Maider Beloko Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako zinegotzia, eta harekin batera izan da José Luis Palacios La Pamplonesako presidentea. Opari gisa, Iruñeari omenaldia partitura/poema sinfonikoaren lehen orrialdearen erreprodukzioa eman diete banda omenduei marko batean.

Dinamitatik Da Capora

Gaur egun Da Capo izenez ezaguna da Galdakaoko Musika Banda, baina hori ez da bere jatorrizko izena. Galdakaoko musika-banda 1887an izan zuen sorrera eta La Dinamita izena zuen. Izan ere, Galdakaoko lehergai-fabrikaren izen bera hartu zuen. 1975era arte talde gisa mantendu zen, eta fabrikako kutxazain Máximo Moreno izan zen azken zuzendaria. Haren izena jarri zitzaion musika-eskolari, zeinaren esparruan sortu baitziren, 1990ean, Galdakaoko udal musika-banda eta txistulariena. 25 urte pasa behar izan dira orduan ereindako hazi hori organismo independente bihurtzeko, kultur elkarte gisa egituratuta eta Galdakaoko Musika Banda Da Capo Elkartea izenpean. Gaur egun Ane Legarreta da musika-bandako zuzendaria [Ane Legarretari elkarrizketa Geurian].

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak