→Galdakao

Huntza eta Hesian talde euskaldunak ariko dira doan Musika Bizian jaialdian

galdakao musika bizian 2016 publikoa ARG andra mari dantza taldea

Yves Lambert Trio (Quebec), Fantafolk (Sardinia) eta Calan (Gales) taldeak ere izango dira Estaturik gabeko herrialdeen arteko aurtengo jaialdian. 

Iaz 3.000 lagun hurbildu ziren Musika Bizian jaialdira // Andra Mari Dantza Taldea

Yves Lambert Trio (Quebec), Fantafolk (Sardinia) eta Calan (Gales) taldeak ere izango dira Estaturik gabeko herrialdeen arteko aurtengo jaialdian. Kontzertuez gain, kale-animazioa, Luthier Azoka, taloak, tailerrak eta erakusketak antolatu dituzte.

Urriaren 27an eta 28an itzuliko da Galdakaora Estaturik gabeko herrialdeen arteko Musika Bizian jaialdia. Aurten laugarren edizioa ospatuko da eta bost kontzertu iragarri dituzte: Yves Lambert Trio (Quebec), Huntza (Euskal Herria), Fantafolk (Sardinia), Calan (Gales) eta Hesian (Euskal Herria). Lehenengo aldiz jaialdiak Ameriketatik datorren talde bat jasoko du.

Kontzertuez gain, kale-animazioa, Luthier Azoka, txosnak era adin guztietako publikoarentzako jarduerak egongo dira. Ekitaldi guztiak doakoak izango dira eta denak Iturriondo plazan jarriko duten 750 metro karratuko karpa handian.

Musika Bizian jaialdia Andra Mari Dantza Taldeak antolatzen du, Galdakaoko Udalaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin.

Musika Bizian 2017 jaialdia – Egitaraua

Urriak 27, ostirala
19:00-21:30 Kale-animazioa Iturriondo plazatik: Ardoa Barrura txaranga
21:30 Kontzertuak: Yves Lambert Trio (Quebec) + Huntza (Euskal Herria)

Urriak 28, larunbata
12:30-14:30 Euskal musika tresna tradizionalen inguruko erakusketa
12:30-14:30 Haurrentzako tailerrak
12:30-14:30 Luthier Azoka: Jotzen Perkusioak, Sospalak, Ezpela, Katxarrismos, Osses era Koldo Telleria (Andra Mari Dantza Taldea)
12:30-15:30 Kale-animazioa: EinGO, “Kantan ta Dantzan”
19:00-21:30 Kale-animazioa: NKT (Nafarroa Kanta Taldea -Balmaseda-)
21:30 Kontzertuak: Fantafolk (Sardinia) + Calan (Gales) + Hesian (Euskal Herria)

Gora