→Galdakao

Nekane Arroyo galdakoztarra, ETB1eko ‘Izan Invictus’ saioan

galdakao nekane arroyo 2017 izan invictus etb1

Aurretik, ‘El conquistador del fin del mundo’ saioko zortzigarren edizioan parte hartu zuen Arroyok. ‘Izan Invictus’ asteazkenero, ETB1en.

Arroyo, 'Izan Invictus' saioko proba batean parte hartzen // Euskal Telebista

‘Izan Invictus’ realitya estreinatu du irailaren 27an Euskal Telebistako lehen kateak. Saioaren helburua da partaideak garaiezin bihurtzea eta edozein oztopo-lasterketari aurre egiteko prestatzea. Guztira, 18 lehiakidek hartzen dute parte, horien artean, Nekane Arroyo galdakoztarra. Aurretik, ‘El conquistador del fin del mundo’ saioko zortzigarren edizioan parte hartu zuen Arroyok. ‘Izan Invictus’ Julian Iantzik aurkezten du eta asteazkenero izango da telebistan 22:15etik aurrera.

Eternal Running lasterketa oinarri

‘Izan Invictus’-ek Eternal Running Garaiezina proban du oinarria, eta hain zuzen, urriaren 8an Galdakaora iritsi da hirugarren aldiz. Ander Arrieta argazkilari galdakoztarrak argazkiak eta bideoak egin ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak