→Galdakao

Octavio Fernandez Zotes pediatra eta poetari hileta zibila egingo diote gaur Galdakaon

Octavio Fernandez Zotes pediatra eta poeta Galdakaon zendu zen ekainaren 2an. Ekainaren 5ean hileta zibila egingo diote Torrezabal Kultur Etxean.

Octavio Fernandez Zotes // Argazkia: Jota De la Rosa

Octavio Fernandez Zotes pediatra eta poeta Galdakaon zendu zen ekainaren 2an, gaixotasun luze baten ondorioz. Ekainaren 5ean, asteazkenez, hileta zibila egingo diote Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian 19:30ean.

Leonen jaioa, Medikuntzan lizentziatu zen Valladoliden eta ondoren Euskadira etorri zen lanean pediatra bezala. Hain zuzen ere, 37 urtez izan da pediatra Fernandez Zotes eta Galdakaoko hainbat herritar artatu izan ditu.

Poeta grina

Lanbidearen zikloa amaitu ondoren, inoz ere utzi ez zuen grina poetikoari heldu zion berriro. Hainbat poema-liburu argitaratu ditu Fernandez Zotesek: “En las zarzas del camino” (Erroteta, 2005); “Memorial inacabado” (Hontanar, 2006); “Anónimo viajero” (Hontanar, 2009); “La inquietud de los árboles del límite” -Jose Dominguezen lankidetzarekin- (Leon, 2012); “Hemos llegado tarde y Dios se ha ido” (Lobo Sapiens, 2012); “Por si acaso la luz” (Eolas Ediciones, 2015); eta “Acida bruma” (Eolas, 2018).

Acida bruma” poema-bilduma izan zen bere azken lana. Iazko urrian kaleratua, bere bizitzaren amaierako aurrerapen gisa argitaratu zuen. Kasu horretan, Blanca Sarasuaren eta Carlos Launazen laguntza izan zuen, Zuriñe Fernandez rapsoda, Monika Fernandez eta Sylvia Carcavillaren zuzeneko musikarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak