→Galdakao

Emakumeak protagonista, Galdakaoko VII. Oroimen Astean

galdakao oroimen astea 2016 burdin hesia mikel lizarra

Maiatzaren 12tik 19ra bitartean ospatuko da Galdakaon Oroimen Astea. Aurten zazpigarren edizioa da eta emakumeak izango ditu protagonista.

Burdin Hesira irteera 2016an // Galdakao Gogora. Mikel Lizarraga

Maiatzaren 12tik 19ra bitartean ospatuko da Galdakaon Oroimen Astea. Aurten zazpigarren edizioa da eta emakumeak izango ditu protagonista. Hain zuzen ere, ‘Emakumea, gerra eta errepresioa’ da aurtengo gai nagusia. Besteak beste, Burdin Hesia ezagutzeko ibilaldi gidatuak, hitzaldiak eta erakusketak antolatu ditu Galdakao Gogora elkarteak, Udalaren laguntzarekin.

Galdakaoko Oroimen Astea 2018 – Egitaraua

Maiatzak 12, larunbata
09:00 Galdakaoko Burdin Hesia ezagutzeko bisita gidatua: Altamira. Irteera Kurtzeko plazatik

Maiatzak 14-18
18:30-20:30 Erakusketa Gandasegiko eskolan, areto nagusian: “Emakumea eta Gerra”

Maiatzak 15, asteartea
19:30 Ikus-entzunezkoa eta solasaldia: “Galdakaoko emakumeen bizipenak”. Gandasegiko areto nagusian

Maiatzak 17, osteguna
19:30 Hitzaldia: “Orue txaleta oroimenean”. Monica Calvo antropologoaren eskutik, Bilboko emakumeen kartzelaren inguruko berbaldia. Gandasegiko areto nagusian

Maiatzak 19, larunbata
09:00 Galdakaoko Burdin Hesia ezagutzeko bisita gidatua: Bekea-Bekelarre. Irteera Kurtzeko plazatik

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak