→Galdakao

Egia auzoan 10 ortu ekologiko berri esleitu ditu Udalak

galdakao-ortu-ekologikoak-2018-egia-auzoa

Itxaron zerrendan zeuden herritarrei esleitu dizkiete 10 partzela berriak. Datorren urtean zozketa egingo dute libre dauden partzelak adjudikatzeko.

Ortuok 40 eta 50 metro koadroko azalera daukate // Galdakaoko Udala

Galdakaok 10 ortu ekologiko berri eregi ditu Egia auzoan, aurrekoaren ondoan dagoen eremua handituz. Handiagotze-obra hauek iaz burutu zituen Udalak eta egun hauetan 10 partzela horiek esleitu ditu. “Maiatzean itxaron zerrendako kideei deitu diegu partzelaren batean lan egiteko interesaturik jarraitzen duten jakiteko eta horrela partzelen adjudikazioa ez atzeratzeko”, diote udal ordezkariek.

Hamar partzela berriak esleitzeaz gain, lehen fasean hutsik geratu ziren hiru partzela ere eman dituzte. Udalak 30.000 euro inbertitu ditu oraingoan eremua handitzeko eta tresna eta altzarietarako. Datorren urtean zozketa egingo dute libre geratuko diren ortuak esleitzeko.

2015ean eregi zituen Udalak ortu ekologikoak Egia auzoan. Guztira 26 partzela egin zituzten udal jabetzako eremu batean. Galdakaoko Udalak bi partzela ditu beretzat, helburu pedagokikoetarako gordeta daudenak. Ortuok 40 eta 50 metro koadroko azalera daukate. Ekipamentuak txabola bat dauka hiru gunetan banatuta: aldagela-komuna, gela-bulegoa eta tresnen biltegia.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak