→Galdakao

Rabaten auzolandegi batera joateko aukera eskainiko diete Galdakaoko gazteei

galdakao rabat auzolandegia 2017 argazkia argizai eskaut taldea

Iaz bezala, aurten ere Argizai Eskaut Taldeak Rabaten (Maroko) auzolandegi batera joateko aukera eskainiko die Galdakaoko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei.

Galdakaoko gazteak eta Argizai Eskaut Taldeko kideak iaz Marokon, auzolandegian // Argizai Eskaut Taldea

Iaz antolatu zuten bezala, aurten ere Argizai Eskaut Taldeak Rabaten (Maroko) auzolandegi batera joateko aukera eskainiko die Galdakaoko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei. Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, Argizai Eskaut Taldeak Iparra-Hegoa kooperazio-proiektua martxan jarriko du. Helburu nagusia da gazteak, justizia, solidaritate, baztertzearen edota herrialdeen arteko desberdinatsunaren inguruan jabetzea eta konpromezu eta erantzukizuna hartzea.

Auzolandegian parte hartu nahi duenak izena eman behar du otsailaren 23a baino lehen esteka honen bitartez. Auzolandegia uztailean izango da eta parte-hartzaileek prestakuntza jaso beharko dute. Horretarako, otsailetik ekainera bitartean, Argizai Eskaut Taldeak 10 prestakuntza-saio eskainiko ditu euskaraz. Parte-hartzaileen kopurua mugatua denez, izena emateko epea behin bukatuta, Argizaik elkarrizketa batzuk egingo ditu baldintzak betetzen dituztenen artean. Proiektuan parte hartu nahi dutenek 300 euro ordainduko beharko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak