→Galdakao

Raperu galdakoztarrak parte hartu du ‘Piztu Bilbo Itzali MTV’ bideoklipean

galdakao raperu 2018 piztu bilbo itzali mtv bideoklipa

Galdakaoko Raperu abeslariak parte hartu du ‘Piztu Bilbo Itzali MTV’ plataformak sareratu duen bideoklipean. Bideoklipak kiritikatzen du MTVren gala Bilbon.

Raperu galdakoztarra 'Piztu Bilbo Itzali MTV' bideoklipean // Argazkia: Piztu Bilbo, Youtube

Galdakaoko Raperu rap abeslariak (Peru del Hoyo) parte hartu du ‘Piztu Bilbo Itzali MTV’ plataformak sareratu duen bideoklipean. Bideokliparen helburua da kritikatzea MTVren gala egingo dela Bilbon azaroaren 4an. Era berean, hainbat jarduera antolatu dituzte asteburu horretan Bizkaiko zenbait herritan.

‘Piztu Bilbo Itzali MTV’ plataformaren ekimena hainbat herri eragilek babestu dute eta artista ugari batu dira abestia sortzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak