→Galdakao

Galdakaoko Santakurtzetako kartel lehiaketak 1.800 euro banatuko ditu

Galdakaoko Udalak martxan jarri du 2019ko Santakurtzetako kartela aukeratzeko lehiaketa. Proposamenak abuztuaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Iazko Santakurtzetako kuadrillen desfilea / Geuria

Galdakaoko Udalak martxan jarri du 2019ko Santakurtzetako kartela aukeratzeko lehiaketa. Proposamenak abuztuaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira. Lanak Galdakaoko Udalaren Kultura, Gazteria eta Kirol Sailean aurkeztu behar dira, Torrezabal Kultur Etxean. Pertsona bakoitzak bi lan aurkeztu ditzake gehienez eta askatasun osoa izango du kolore eta teknika aldetik. Neurriak baina, 50 x 70 cm-koa izan behar du. Nahitaez “GALDAKAOKO SANTAKURTZAK 2019. Irailak 13-22” jarri beharko du kartelean.

Hiru sari egondo dira nagusien kategorian: 1.000 euro kartel irabazleari, 400 bigarrenari eta beste 400 euro udalerriko lehenengo sailkatuari. Halaber, herriko dendetan gastatzeko 100 euroko hiru bono emango dituzte haur-gazte kategorian. Lehiaketaren oinarri guztiak esteka honetan kontsulta daitezke.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak