→Galdakao

500 lagun batu dira Galdakaoko jaietako sexu-erasoa gaitzesteko

galdakao sexu erasoa 2018 kontzentrazioa

Galdakaon salatu duten azken sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Galdakaon, bertako Mugimendu Feministak deituta.

Galdakaon salatutako sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea // Argazkia: Galdakaoko Udala

Galdakaon salatu duten azken sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Galdakaon, bertako Mugimendu Feministak deituta. Bertara 500 lagun inguru batu dira erasoa gaitzesteko eta biktimari eta ingurukoei babesa eskaintzeko. “Giza Eskubideen urraketa larria eta lehen mailako arazo soziala da indarkeria matxista, jasaten duten emakumeen duintasunaren eta osotasun fisikoaren eta moralaren kontra baitoa”, adierazi dute elkarretaratzean irakurritako komunikatuan. Besteak beste, “erasorik ez”, “erasotzaileak kanpora” eta “zurekin gaude” bezalako mezuak ikusi ahal izan dira kontzentrazioan.

Elkarretaratzearekin bat egin dute Galdakaoko Udaleko talde politikoek, ohiko osoko bilkura amaitu ostean. Era berean, Galdakaoko kuadrila eta talde hauen atxikimendua izan du elkarretaratzeak: Zizpa, Gazte Asanblada, Guzur Aretxa, Patakon, Eskubaloia Taldea, Ernai Galdakao, The Kuskas, Basandere, Atzekoz Aurrera, Sevillanas Porque Sí, Helmugarik Gabe, Keko Kuliki, Erdu Mizkatan, Emon Egurre, Taekwondo, Eguzkibegi Ikastola, Patxiku, Piperrak, Antxotarrak, Fautortu, Ibaizabal Sakibaloi Taldea eta Erabide Elkartea.

galdakao sexu erasoa 2018 kontzentrazioa argazkia m8galdakao

Argazkia: M8Galdakao

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak