→Galdakao

Gazte bat atxilotu du Ertzaintzak, Galdakaoko jaietan neska bati sexu-erasoa egitea egotzita

Emakume batek Galdakaoko jaietan sexu-erasoa jasan zuela salatu du eta Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu eta epailearen esku utzi ondoren, Bilboko guardiako epaitegiak gaztea auzipetu du. Gertakariak irailaren 16an jazo ziren, Galdakaoko jaietako bigarren asteburuan.

Eraso horren aurrean, Galdakaoko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du gaur, irailak 27, 20:00etan Iturriondo plazan. Bertan, prentsaurreko masibo bat egingo dute. “Bertara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu ahalik eta jende gehienak jakin dezan gure herrian ez dugula inolako eraso matxistarik onartuko”, diote.

Mugimendu Feministak deitutako ekintzekin bat egingo du Galdakaoko Udalak. Atzo presazko bozeramaileen batzarra izan zuten eta talde politiko guztiek, aho batez, erabateko gaitzespena adierazi zuten. “Galdakaoko Udalak, eta talde politiko guztiak aho batez, erabateko gaitzespena adierazi gura dogu udalerrian salatu dan erasoaren aurrean eta biktimari eta ingurukoei babesa eskaini deutsie”, diote prentsa-ohar bidez. Galdakaoko EH Bilduk batzarrean eskatu du Udala herri akusazio bezala aurkeztea.

Orain dela bi urte, 2016ko santakurtzetan, emakume batek eraso sexista jasan zuen Galdakaoko Txosnagunean. Iaz ez zen eraso sexistarik gertatu Galdakaoko jaietan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak