→Galdakao

Indarkeriazko portaera sexistak prebenitzeko tailerrak egingo dituzte Galdakaoko ikastetxeetan

galdakao sexu erasoa 2018 kontzentrazioa

Sexualitatearen eta afektibitatearen heziketa eta genero indarkeria prebenitzeko programa abiaraziko du Galdakaoko Udaleko Berdintasun arloak udalerriko zenbait ikastetxetan.

Iazko santakurtzetan salatu zuten sexu erasoa gaitzezteko kontzentrazioa // Argazkia: Galdakaoko Udala

Sexualitatearen eta afektibitatearen heziketa eta genero indarkeria prebenitzeko programa abiaraziko du Galdakaoko Udaleko Berdintasun arloak udalerriko zenbait ikastetxetan. Programa honek bi helburu nagusi izango ditu. Alde batetik, rol sozialak eta sexuaren araberako estereotipoak desagerrarazteko balioen aldaketa sustatzea, eta bestetik, emakumeen aurkako indarkeriazko portaeren prebentzioa hobetzea.

Balioen aldaketari dagokionez, gurasoei eta seme-alabei zuzendutako jarduerak antolatzea proposatzen dute, eta indarkeriazko portaera sexistak prebenitzeko eta tratu onak sustatzeko gazteei zuzendutako tailerrak egiten jarraitzea aurreikusten du programak.

Programa hau ikasturte honetan jarriko dute martxan eta bi ikasturterako izango da, 2020ra arte. Gaur egun kontratazio-fasean dago proiektua eta 30.000 euroko aurrekontua izango du datozen bi urterako.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak