→Galdakao

Kronika | 1960 eta 2014 urte artean 4.113 tortura kasu eman dira Euskal Herrian

galdakao torturaren aurkako eguna 2018 otsaila hitzaldia-argazkia guzur aretxa kultur elkartea

Galdakaoko Guzur Aretxa Kultur elkarteak Torturaren aurkako egunaren harira, herri-erakusketa eta hitzaldia antolatu ditu otsailean.

Otsailaren 15ean torturaren inguruko hitzaldia izan zen Gandasegin // Guzur Aretxe Kultur Elkartea

Otsailaren 13an Euskal Herrian Torturaren Aurkako Eguna ospatzen da. Horregatik, Galdakaoko Guzur Aretxa Kultur elkartetik, aste osoan zehar herri-erakusketa bat burutzea pentsatu genuen, otsailaren 15ean, ostegunean, Gandasegin burutu genuen hitzaldi bategaz amaitzeko.

Joseba Arregiren heriotzatik (1981ean torturengatik eraila) 37 urte igaro direnean, eta Estraburgoko giza-eskubideen Europako Auzitegiak 2008an Igor Portu eta Martin Sarasolari emandako tratu inhumanoengatik Espainiako erreinua zigortu duen aste berean, hau da, otsailaren 15ean, Guzur Aretxa Kultur Elkarteak Gandasegiko eskolan “1960 eta 2014 urte artean Euskal Herrian bizi izandako torturen eta tratu txarren ikerketa proiektua”-ri buruzko hitzaldia antolatu zuen. Eusko Jaurlaritzak agindutako txostena da Francisco Etxebarriak, Carlos Martin eta Beristainek eta Laura Pegok zuzendua. Azken hau, Laura Pego, zuzenbidean doktora, kriminologian masterduna eta Euskal institutuko ikerlaria, Olatz Barrenetxea eta Miguel Angel Navarro psikologoekin batera (txosten honetan Estanbuleko Protokoloaren aplikazioaren arduradunak) bertaratu zen publikoari azaltzeaz arduratu ziren.

Beren azalpenean metodologia, txostenaren mamia eta bere ondorioak azaldu zituzten. Azterketa horretan argi geratzen zen 3.415 pertsonatatik 4.113 tortura kasu eman zirela, zenbait behin baino gehiagotan torturatuak izan baitziren. Hau burutzeko 26.113 dokumentu eta testigantza bildu ziren bai audioetan, bai bideoetan. Estanbuleko Protokoloa 202 kasuko lagin batean egiaztatu zuten, honen emaitza ondorengoa izanik: %53ri konzistentzia maximoa, %31ri konzistentzia handia eta %16ri konzistentzia eman zioten, kasu hutsalik agertu gabe. Horretaz gain, konbentzimendu osoa adierazi zuten zenbaki hauek milaka baziren ere, ez dagozkio tortura kasu kopuru osoari, argi utzita askoz kasu gehiago direla. Datu hauek ez dute Nafarroan emandako tortura kasuak barnebiltzen.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak