→Galdakao

Programa | Urretako jaiak ospatuko dira ekainaren 21etik 24ra bitartean

Ekainaren 21etik 24ra bitartean ospatuko dira Urreta auzoko jaiak, Galdakaon. Aurten Marian Diaz Bizkaiko Alzheimer Elkartearen presidenteak irakurriko du pregoia. 

Samba and Roll elkartearen Batukada-kalejirak ez dira faltako // Argazkia: Geuria

Ekainaren 21ean, ostiralez, hasiko dira Urreta auzoko jaiak Galdakaon eta hilaren 24ra arte luzatuko dira. Urretaldeak 50 jarduera baino gehiago antolatu ditu. Hala nola, gastronomia lehiaketak, haurrentzako puzgarriak eta tailerrak, kalejirak edota musika izango dira. Nabarmentzekoak dira Sorginkeria Azoka eta ibilgailu klasikoen lehenengo elkarretaratzea. Aurten Marian Diaz Bizkaiko Alzheimer Elkartearen presidenteak irakurriko du pregoia. 

Urretako jaiak 2019 – Egitaraua

Ekainak 21, ostirala
17:00 Tailerrak eta eskulanak (3-7 urte) Ludotekaren eskutik
18:00 Ginkana (8-11 urte) Ludotekaren eskutik
19:00 Pregoia Marian Diaz Bizkaiko Alzheimer Elkartearen presidentearen eskutik
19:00 Txosna irekitzea eta Rally Poteoaren txartelak banatzea
19:30 Karibear dantzak Marta Elorriagaren eskutik
20:00 Batukada Samba and Roll elkartearekin
21:00 DJ Pepelu
23:00 Bilbo DJ
01:00 Galtzontziloetan eta kuleroetan VII. Sokatira
04:00 Txosna ixtea

Ekainak 22, larunbata
10:00 Urretaldeako ibilgailu klasikoen I. elkarretaratzean izena ematea
11:00 Sorginkeria Azokaren irekiera
12:00 Txosnaren irekiera
12:00 Urretaldeako ibilgailu klasikoen I. elkarretaratzea
12:30 VII. Patata Tortilla txapelketan izena ematea
12:30 Puzgarriak Urreta parkean
13:00 Rally Poteoa doako pintxoekin taberna laguntzaileetan
13:00 Kalejira: Galdakaoko Da Capo Musika Banda
13:00 Aikido erakustaldia Urreta parkean Station Wagonen eskutik
13:30 Batukada Samba and Roll elkartearekin
14:00 Patata Tortilla txapelketaren sari banaketa
16:00 Apar festa Urreta parkean
16:00 Mus txapelketa Osterri tabernan
16:30 Urretaldeako ibilgailu klasikoen I. elkarretaratzean izena eman dutenen artean zozketa
17:00 Ginkana (+11 urte) Argizai Eskaut Taldearen eskutik
18:00 Urretaldeako ibilgailu klasikoen I. elkarretaratzeko sari banaketa
18:30 Jolasak Argizai Eskaut Taldearekin
19:00 Kalejira eta kale animazioa taberna laguntzaileetatik
23:00 Dantzaldia: Remix Orquesta

Ekainak 23, igandea
11:00 Sorginkeria Azokaren irekiera
12:00 Txosnaren irekiera
12:00 Kalejira eta kale animazioa taberna laguntzaileetatik
12:30 Txupiponpak
13:00 Rally Poteoa
13:00 Meza Santua
13:00 VII. Paella txapelketan izena ematea
13:30 Sevillanak erakustaldia
14:30 Paellak aurkeztea eta sari banaketa
15:00 Herri bazkaria. Bakoitzak nahi duena bazkalduko du: barbakoa, paellak… Mahaian eta aulkiak Urretaldearen eskutik
17:00 Txupiponpak
18:00 Herri Kirolak Campa parkean
20:00 Bakarrizketa Campa parkean: Miguel Sincero (Paramount Comedy)
21:00 Rally Poteoaren zozketa
22:00 San Juan sua eta txistorrada
23:00 Kontzertua: Los Primos al ritmo de flamenkito
01:00 Txosna ixtea

Ekainak 24, astelehena
17:00 DYAko Txakurren Erreskate Taldearen (GER) aurkezpena
18:00 Parkour erakustaldia eta tailerra Galdakaoko Topaguneak antolatuta
19:00 Txokolatada
20:30 Zumba Masterclass Lehengu-Zumba taldearekin
22:30 Jai amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak