→Galdakao

Argazkiak | San Joan bezperako suak herritar asko bildu ditu Urretako jaietan

San Joan eguna gaur ospatuz amaiera emango diete Urretako jaiei. Atzo, San Joan bezperan sua piztu zuten udari ongi etorria emateko eta urteko oroitzapen txarrak ezabatzeko. Herritar asko bildu zen suaren inguruan. Gaur, besteak beste, Parkour erakustaldia eta tailerra, txokolatada eta zumba klasea izango dira Urretako jaien azken egunean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak