Sareak

☉ Galdakao

“Hirigintza eredu kapitalista” salatu dute Galdakao eta Usansoloko ehun gaztek

Galdakao eta Usansoloko ehun bat gaztek agerraldia egin dute etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko eta gaur egungo hirigintza eredu kapitalista salatzeko.

|

galdakao usansolo gazteak etxebizitza politika 2018 emantzipatzeko zailtasunak etxebizitza eskubidea
Ehun bat gazte bildu ziren atzo Santi Brouard plazan // Utzitakoa

Galdakao eta Usansoloko ehun bat gaztek agerraldia egin dute etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko eta gaur egungo hirigintza eredu kapitalista salatzeko. “EAEko emantzipatzeko bataz besteko adina 30 urtekoa izatea, etxebizitza ereduak gazteon beharrizanei erantzuteko ezintasunaren adierazletako bat da. Horregatik, gogor salatu nahi dugu egungo etxebizitza politika eta hauen diseinatzaile diren arduradun politikoak”, salatu dute.

Etxebizitzaren egoerari dagokionez, Galdakao eta Usansolon 1080 etxe baino gehiago hutsik daudela salatu dute, “200 etxebizitza berri eraikitzen ari diren bitartean”, diote: “Higiezinen espekulazioa geldiarazi beharra dago, eta etxebizitza hutsa alokairuaren merkatura igaro dadila lortu. Gure herrietan inposatzen ari den hirigintza eredu kapitalistak espekulazioa sustatu eta ingurumena suntsitzen du”, salatu dute.

Martxoan Galdakaoko eta Usansoloko Ernai erakundeak iritzi zutabea bidali zuen etxebizitza politikaren harira.

Alokairu soziala aldarrikatuz

‘Etxebizitza eskubidea’ lemapean egin dute agerraldia eta alokairu soziala sustatzea aldarrikatu dute: “Galdakao eta Usansoloko alokairuaren prezioaren bataz bestekoa 750 eurokoa da. Prezio hauek neurrigabeak bezain eskuraezinak dira herritar askorentzat, eta bereziki gazteontzat”, diote: “Alokairu publikoa sustatu behar dela uste dugu, non beste ezaugarri batzuen artean, alokairuen prezioek ez luketen errentariaren diru sarreren %15a gainditu beharko. Bestalde, alokairuengatik kobratzen diren prezioei gehienezko muga ezarri behar zaie, bai etxebizitza publikoei zein merkatu librekoei ere. Halaber, etxebizitza eskubidea urratzen zaigun bitartean, etxe huts jakin batzuen okupazioak zilegitasun osoa izateaz gain despenalizatu beharko litzatekeela uste dugu”.

☉ Galdakao

Metroko tunelak egiteko zulatze-lanak Aste Santua ostean hasiko dituzte Galdakaon

|

Suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean // Geuria

Metroaren 5. Linea eraikitzeko lanak hasi dituzte Basaurin, Galdakaon eta Usansolon. Momentuz langileak lurra aztertzen eta prestaketa lanak egiten ari dira. Usansoloren kasuan, Puentelatorre Bidea erabat itxita egongo da lau urtez ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, “Puentelatorre zubitik Unkinara arteko tartean”.

Galdakaon, tunelak egiteko lanak Aste Santuan hasiko dituztela adierazi du Udalak: “Orduan hasiko dira lurra zulatzen, bideak ixten eta kamioien joan-etorria handitzen”.

Hain zuzen ere, suhiltzaileen eraikina zenaren ondoan, Lapurdiko aparkalekuan eta Agirre Lehendakaria plazaren inguruan, Bengoetxeko Ostalaritza Eskolaren atzealdean, eta Olabarrietan izango du eragina obrak.

Suhiltzaileen eraikina zegoen gunea izango da lanerako eremu handietako bat, “baina, kasu honetan, ez du eragin handirik izango herritarrengan”, diote udal ordezkariek. Hasteko suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute, eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean, “Usansoloko makinak egindako zuloarekin bat egin arte”.

Galdakao erdigunean, Lapurdiko aparkalekuan eragina izango dute lanek, eta baita Agirre Lehendakaria plazaren inguruan Metroak izango dituen bi sarreren guneetan ere: plazan bertan haurreskola ondoan, eta Euskadi kaleko etxe berrien ondoan.

“Eragin handiena, halere, Bengoetxen izango da. Metroak Ostalaritza Eskolaren atzealdean geltokia izango du eta beraz, eraikitze lanak nabarituko dira. Baita hortik gertu, Sixta Barrenetxea ondoko aparkalekuan ere, lanek irauten duten artean bertan egongo baitira obren beharretarako kasetak. Lurra ateratzea eta kamioien joan-etorria etengabea izango da inguru horretan zulatze lanak hasten direnean. Errail bat moztu egingo da kamioiak N-634tik sartu eta irten daitezen, herrira sartu barik, eta horrek asko txikituko ditu kalteak”, diote udal ordezkariek.

Aperribaiko geltokia Olabarrietan egongo da. Lanak egiten diren bitartean N-634 errepidera zuzenean joateko bidea moztuta egongo da eta oinezkoek altueran jarritako pasabide bat izango dute autobus geltokira joateko.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Aperribai / Korrika 23 / 2024

|

Aperribaitik agurtu dute 23. Korrika Galdakaon. Hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakao / Korrika 23 / 2024

|

Usansolotik galdakaora iritsi da 23. Korrika. Jendetza batu da lekukoari ongi etorria emateko eta hainbat argazki publikatu ditugu GEURIAn. Eta hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Galdakaon jendetza batu da 23. Korrikari ongi etorria emateko

|

Usansolok lekukoa eman dio Galdakaori 23. Korrika. Euskararen aldeko lasterketa iritsi artean bertan izan gara!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Korrika Txikiak Galdakaoko kaleak hartu ditu zirrara betean

Korrika Txikia egin dute gaur goizean Galdakaon Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek

|

23. Korrikak hasi du bere bidea Euskal Herrian. Bigarren egun honetan Iparralden jarraitzen du lekukoak eta Nafarroara igaroko da arratsaldean. Bitartean, Hego Uribe eskualdean, euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin bat egiteko ekimenak antolatu dituzte. Gaur goizean Korrika Txikia egin dute Galdakaoko Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek, eta hauek GEURIAn jaso ditugun irudiak:

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri