Sareak

☉ Galdakao

Programa / Musika, dantza eta algara, Galdakaoko Inauterien oinarria

Otsailaren 20tik martxora bitartean inauteriak ospatuko dituzte Galdakao herrigunean, Aperribain, Tximiolarregoikoan, Urretan, Gorozibain eta Usansolon.

|

30 jarduera baino gehiago antolatu dituzte Galdakaon Inauterietan // Argazkia: Geuria

Otsailaren 20tik martxora bitartean inauteriak ospatuko dituzte Galdakaon eta Usansolon. Besteak beste, desfileak, kalejirak, mozorro lehiaketak, poteo musikatuak, kuadrilen arteko afaria, haurrentzako tailerrak eta erromeriak antolatu dituzte Galdakao herrigunean, Aperribain, Tximiolarregoikoan, Urretan, Gorozibain eta Usansolon. Mozolloker eta Markitos pertsonaiak protagonista izango dira Galdakaon eta Usansolon.

Atzo aurkeztu zuten Inauterietako egitaraua udaletxean // Argazkia: Galdakaoko Udala

Inauteriak 2020 / Galdakao – Aperribai – Tximiolarregoikoa – Gorozibai – Usansolo / Egitaraua

Otsailak 20, osteguna
19:00 Kalejira Galdakaoko Maximo Moreno Musika Eskolan hasita

Otsailak 21, ostirala
17:00 Inauteri jaia Kurtzeko plazan: tailerrak, aurpegi magotzea eta ilea apaintzeko tailerrak
18:30 Inauteri jaia Aperribain, Basandereren lokalean: tailerrak, jolasak, desfilea, zozketak, txokolatada eta musika
19:00 Desfilea Plazakoetxetik Kurtzeko plazaraino. Izena ematea otsailaren 18ra arte Torrezabal Kultur Etxean
20:00 Mozollokerren juizioa Kurtzeko plazan. Jarraian, txokolatada eta dantza tailerrak Areto Dantza Taldearen eskutik
20:00 Goizuetako zaragi-dantza eta Arizkungo sagar-dantza Santi Brouard plazatik abiatuta, Andra Mari Dantza Taldearen eskutik

Otsailak 22, larunbata
11:00 Migas extremeñas kafearekin Kurtzeko plazan, La Morenita Centro Extremeñoren eskutik
17:00 Mozorro lehiaketa Kurtzeko plazan, Zizpak antolatuta. Izena ematea otsailaren 21era arte zizpagaztekonpartsa@gmail.com helbide elektronikora idatzita, eta egunean bertan
17:30 Merienda Tximiolarregoikoan, Ludotekaren lokalean
18:30 Kalejira trikitixarekin Tximiolarregoikoan
19:00 Txokolatada Tximiolarregoikoako Jubilatuen lokalean
19:00 Altsasuko Inauteriak Kurtzeko plazatik Santi Brouard plazara, Andra Mari Dantza Taldearekin
19:30 Karro poteo musikatua Galdakaoko kaleetatik, Zizpak antolatuta
21:30 Txistorra-jana Tximiolarregoikoan, Rueda tabernaren aurrean
22:00 DJ Barri Tximiolarregoikoan, Rueda tabernan, Kapitxime Auzo Elkartearen eskutik
22:00 Kuadrilen arteko afaria Kurtzeko plazan, Zizpak antolatuta
22:45 Kuadrilen mikro irekia Kurtzeko plazan

Otsailak 23, igandea
17:00 Haurrentzako tailerrak Urretako eskolan (3-17 urte): aurpegi margoketa, jolasak, txokolatada
17:30 Gynkana Urretako eskolan, Argizai eta Gazte Topaguneaken eskutik
19:00 Mozorro desfilea Urretako eskolan

Otsailak 24, astelehena
17:15 Mozorro desfilea Gorozibaiko Kultur Etxean: askaria eta musika, Gorozibai Kultur Elkartearen eskutik

Otsailak 25, asteartea
17:30 Haurrentzako tailerrak eta argazki erreportajea Usansolon, Unkina plazan
17:30 Mozorro desfilea, sari banaketa eta disko jaia Usansolon, Unkina plazan
17:30 Haurrentzako erromeria Kurtzeko plazan: Gora kasetea
19:00 Mozollokerren juizioa eta erretzea Kurtzeko plazan. Da Capo Musika Banda, trikitilariak eta Ad Libitum Txistu Banda

Otsailak 29, larunbata
12:30 Kalejira Usansolon: Zalduondoko Inauteriak, Oinarin Dantza Taldearen eskutik
13:00 Markitosen zintzilikatzea Usansolon
18:00 Kalejira eta Markitosen juizioa
22:00 DJa Unkina plazan

Martxoak 7, larunbata
Usansolo. Inude eta artzaiak
12:00 Kalejira, Oinarin Dantza Taldearekin
13:00 Antzezpena eta dantzak Victor parrokoaren plazan. Euria bada, Meatzetako kiroldegian
13:30 Kalejira, Oinarin Dantza Taldearekin
18:00 Erromeria Unkina plazan

☉ Galdakao

Bideoa / Bigarren eskuko merkatu solidarioa antolatu dute Galdakaoko institutuek

|

Bigarren eskuko merkatu solidarioa antolatu zuten ostiralean Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketako, Bengoetxeko, Elexaldeko eta Eguzkibegiko ikasleek. Bilduko duten dirua GBGE elkarteari emango diote.

Aitor Salazar, Miren Muñoz eta Elizabeth Fernandez Bengoetxe Institutuko Ekodelegatuekin berba egin genuen.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / 1937ko bonbardaketetan hildako galdakoztarrak omendu dituzte gaur

|

87 urte bete dira Francoren aginduetara zeuden tropa faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik. Urtero, maiatzaren 19an, oroimen ekitaldia antolatzen dute Plazakoetxen, babeslekua zegoen tokian.

Gutxienez 28 bonbardaketa jasan zituen Galdakaok gerra garaian, eta 1937ko maiatzaren 19an 16 herritar hil zituzten bondardeatzaile alemaniarrek eta italiarrek Plazakoetxeko aterpe sarrerara jaurtitako bonba batek.

Ramona Astigarraga, Encarnación Basarrate Burgoa, Adelaida Etxebarria Ibarra, Sergia Etxebarria Ibarra, María Mercedes Izagirre, Moisés Jugo Abasolo, Maria Begoña Moreno Etxebarria, Tomás Lekue Etxebarria, Maria Lourdes Moreno Etxebarria, María Pilar Salaberria Egiluz, Tomás Sierra Etxeberria, Isabel Tutor Izagirre, Ascensión Ugalde Basauri, Sabino Uranga Ocerin, Maria Manuela Zamakona eta Jose Goiarrola Agirre omendu dituzte. Gainera, Edu Madina ere gogorarazi dute aurtengo ekitadian: Galdakao Gogorako kidea otsailean hil zen. Eta gaurkoan ere Palestina izan dute herritarrek gogoan.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Erosketa Kolektiboak talde dinamikaren aurkezpena egingo dute gaur Galdakaon

|

Tximelarre Goikoan du lokala Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak eta ostegunetan zabaltzen dute // Galdakaoko Elkarlagutza Sarea

Galdakaoko Elkarlaguntza Sarearen barruan Erosketa Kolektiboak talde dinamika sortu zuten duela bost urte.

“Kolektiboki elikagai desberdinak erosten ditugu ekoizpenaren jatorria, prezioa, lan baldintzak, genero perspektiba edota agroekologia kontutan izanda”, diote Galdakaoko Elkarlaguntza Saretik: “Ardurak eta erabakiak taldean hartzen dira”.

Besteak beste, ogia, esnekiak, okelak, kontserbak, lekaleak, pastak, frutak, arrautzak, jaboiak, teak eta sarean ekoiztutako ortuariak erosten dituzte modu kolektiboan Galdakaoko Elkarlaguntza Saretik.

Egitasmoaren helburua da “kalitate eta prezio hobeak” lortzea, “banan-banan supermerkatura joan beharrean, kantitate handiak erosita”, diote.

Talde dinamikaren aurkezpena gaur, maiatzak 16, 18:30ean egingo dute Ganguren Mendi Taldearen egoitzan. Hala ere, Tximelarre Goikoa auzoan daude Galdakaoko Elkarlaguntza Sarekoak eta lokala ostegunetan zabaltzen dute 19:00etatik 21:00etara bitartean.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Palestinaren aldeko elkarretaratzea deitu du gaur Galdakaon Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak

|

Pontzi Zabala kaleko bidegurutzean iznago da elkarretaratzea // HU Kontseilu Sozialista

Nakba Eguna edo palestinar exodoa gogorarazteko eguna da gaur: palestinar herriaren hondamendia gogorarazteko eguna, alegia. Horren harira, mobilizazioak deitu dituzte hainbat eragilek hainbat herritan.

Hego Uribe eskualdean, Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea deitu du 19:00etan Galdakaon, Pontzi Zabala kaleko bidegurutzean.

“Azken egunetan Rafahen ematen ari diren Israelgo estatu genozidaren erailketak eta mendebaldeko gobernu, enpresa eta alderdi ezberdinek sionismoarekin dituzten konplizitateak saltzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, palestinar erresistentziaren legitimitatearen defentsa eginez”, diote Hego Uribeko Kontseilu Sozialistatik.

Eskualdeko mobilizazio horrez gain, BDZ Bizkaiak (Boikota Desinbertsioak eta Zigorrak Israelentzat) manifestazioa deitu du Bilbon, 19:00etan, Moyua plazatik. Osasun langileek, suhiltzaileek, baserritarrek, kazetariek, guraso elkarteek, EHUk, herri mugimenduek eta sindikatuek bat egingo dute Bilboko deialdiarekin.

Era berean, Palestinarekin Elkartasunak mugimenduak manifestazio nazionala deitu du maiatzaren 19an, igandez, 12:30ean Iruñan.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bigarren eskuko merkatu solidarioa antolatu dute Galdakaoko institutuek Kurtzeko plazan

Maiatzaren 17an izango da merkatua Kurtzeko plazan. Bilduko duten dirua GBGE elkarteari emango diote Galdakaoko institutuek

|

Maiatzaren 17an, ostiralez, izango da bigarren eskuko merkatua Galdakaon, herriko institutuek antolatuta // Argazkia: Artificial Photography, Unsplash

Bigarren eskuko merkatu solidarioa antolatu dute Galdakaoko institutuek Kurtzeko plazan maiatzaren 17an, ostiralez, 09:30etik 13:30era.

“Herriko institutuetan arropa, liburuak, jostailuak eta bitxiak biltzen ari gara merkatuan saltzeko eta lortuko dugun dirua GBGEri emango diogu”, adierazi diote GEURIAri proiektuko arduradunek: “Erakunde honek hainbat proiektu sortzen eta gauzatzen ditu gizarte-egoera ahulean dauden pertsonekin lankidetzan arituz”.

Merkatuak bat egingo du Birziklapenaren Nazioarteko Egunarekin (maiatzak 17): “Agenda 30 proiektuaren testuinguruan, iaz hasi ginen pentsatzen bigarren eskuko merkatu solidarioa antolatzea, eta aurten antolatuko dugu lehen aldiz ekintza eraldatzaile hau. Animatu zaitezte proiektu solidario honetan parte hartzera!”, diote.

Osorik irakurri