→Galdakao

Ospitalean jarritako 14 taupagailu ikuskatu behar ditu Osakidetzak “programazio akatsengatik”

galdakao usansolo ospitalea 2017 sarrera 1

Taupagailuen programazioan sumatu dituzte akatsak. Osakidetzak gutuna bidali die EAEko 285 pazienteri, tartean Galdakao-Usansolo Ospitaleko 14 pazienteri.

Osakidetzak guztira 285 pazienteri eman die abisua Euskal Autonomia Erkidegoan // Google Maps

Taupagailuen programazioan sumatu dituzte akatsak. Osakidetzak gutuna bidali die EAEko 285 pazienteri, tartean Galdakao-Usansolo Ospitaleko 14 pazienteri

Azken bi urteetan taupagailua jaso duten pazienteei gutuna bidali die Osakidetzak, aparatuetan akatsak sumatu dituztela eta taupagailuak “urgentziaz” ikuskatu behar dituztela esanez. “Software arazo bat gertatu da, hau da, aparatuen programazioan akatsak egon direla sumatu dugu. Taupagailuek ez dute oker funtzionatzen”, diote Osakidetzatik.

Osakidetzak guztira 285 pazienteri eman die abisua Euskal Autonomia Erkidegoan, tartean Galdakao-Usansolo Ospitalean taupagailua jaso zuten 14 pazienteri. Bizkaian 168 aparatu ikuskatu behar dituzte (95 Gurutzetako Ospitalean, 59 Basurtuko Ospitalean eta 14 Galdakao-Usansolo Ospitalean), Gipuzkoan 32 (Donostia Ospitalean) eta Araban 85 (Txagorritxu Ospitalean).

Gutuna jaso duten pazienteek medikuarenera joan beharko dute eta bertan aparatua ikuskatuko diete. Osakidetzak jakitera eman duenez, taupagailu horien software-a eguneratuta egongo da 2019ko udarako. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak