→Galdakao

Galdakao-Usansolo Ospitaleak Medikuntza Graduko praktikak eta eskola teorikoak hartuko ditu

galdakao usansolo ospitalea 2017 sarrera 1

Galdakao-Usansolo Ospitalea Unibertsitarioa bihurtuko da eta azken ikasturteetako irakasgai klinikoen praktikak zein eskola teorikoak bertan egiteko aukera izango dute ikasleek.

Galdakao-Usansolo Ospitalea // Argazkia: Google Maps

Galdakao-Usansolo Ospitalea Unibertsitarioa bihurtuko da eta azken ikasturteetako irakasgai klinikoen praktikak zein eskola teorikoak bertan egiteko aukera izango dute ikasleek

Unibertsitate Ospitalea izango du Galdakaok hemendik aurrera. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) akordioa sinatu dute Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratua (ESI) Medikuntza Graduko prestakuntzaren barne hartzeko, ikasleei irakasgai klinikoen formakuntza emanez. Zentzu horretan, Medikuntza Graduko azken ikasturteetako irakasgai klinikoen praktikak eta eskola teorikoak eskainiko dira hemendik aurrera.

Jon Darpon Osasun sailburuak eta Nekane Balluerka EHUko errektoreak gaur bertan jakinarazi dutenez praktikak zein eskola teorikoak emateko behar diren arauzko, antolakuntzako eta egiturako urratsak ematen hasi dira dagoeneko.

EHUko, Barrualde–Galdakao ESIko eta Osasun Saileko ordezkariek hainbat lan-bilera egin dituzte profesionalen eta ekipamenduen inguruko premiak analizatzeko, eta horrela, Galdakao-Usansolo Ospitalea eta Barrualde eskualdeko osasun-zentroak Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen barne hartzeko.

Bizkaiko hirugarrena

Galdakao-Usansolo Ospitalea Medikuntza graduko heziketa eskainiko duen Bizkaiko hirugarren ospitalea da. Izan ere, Basurto eta Gurutzetako ospitaleetan dagoeneko unibertsitate-formazioa eskaintzen dute. Era berean, Txagorritxu eta Donostia ospitaleek irakaskuntza-unitateen sarea osatzen dute Euskal Herrian.

“Akordio berri honek Medikuntza gradua euskalduntzeko urratsak ematen lagunduko du. Izan ere, ospitale-unitate honek euskaraz irakasteko behar den gaikuntza duen pertsonal mediko ugari dauka, eta paziente euskaldun asko daude bertan”, dio Nekane Balluerka EHUko errektoreak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|