→Galdakao

Pazienteak orientatzeko eta informazioa emateko zerbitzua jarri dute martxan Galdakao-Usansolo Ospitalean

Zeladore-erreteneko bi langile ari dira zerbitzua ematen astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era bitartean, harrera nagusian.

Zeladore-erreteneko bi langile ari dira zerbitzua ematen astelehenetik ostiralera 08:30etik 13:30era // Argazkia: Barrualde-Galdakao ESI

Kontsulta baten edo zerbitzu zehatz baten bila dabiltzaten pazienteak orientatzeko eta informazioa emateko zerbitzua jarri dute martxan Galdakao-Usansolo Ospitalean. Zeladore-erreteneko bi langile ari dira zerbitzua ematen astelehenetik ostiralera 08:30etik 13:30era bitartean.

Sarrera nagusian egongo dira eta informazioaren ‘i’ ikurra daraman txaleko urdina jantziko dute. Zerbitzu hau pertsona mugimendu handiena dagoen bi eremuetan emango dute: harrera nagusitik lehenengo eta behe solairuetako kanpo kontsultetaraino.

Duela bi aste jarri zuten matxan zerbitzu hau eta eguneko, bataz beste, 100 pertsona inguru lagundu dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak