→Galdakao

Umeentzako zabu egokituak ipini dituzte Emakume dinamitarien plazan

galdakao zabu egokituak 2018 emakume dinamitarien plaza

Martxoan inaguratu zuten Galdakaon Emakume dinamitarien plaza eta bertan umeentzako jolas egokituak ipini berri dituzte, Galdakaoko lehenengoak.

Lehenengo jolas egokituak ipini ditu Udalak udalerrian // Galdakaoko Udala

Martxoan inaguratu zuten Galdakaon Emakume dinamitarien plaza eta bertan umeentzako jolas egokituak ipini berri dituzte, Galdakaoko lehenengoak. Hain zuzen ere, malgukizko zabu-aulki bat jarri dute jolas-parkean, ume elbarrientzat egokitua: “Gurpildun aulkietatik erraz igotzeko modukoa da, jesarleku handia eta ebaleku bereziak ditu egonkortasun handiagoa izateko”, diote udal ordezkariek.

Joko egokitu horrez gain, umeentzako jolastokiak beste joko batzuk ere baditu. Hala nola, txirrista, rokodromoa, zubi eskegia, izeizko eskailera, karrusel kulunkaria eta oreka-balantzea. Udalak 24.000 euro inbertitu ditu jolas-gune honetan.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|