→Galdakao

Erabakitzearen aldeko mahai ingurua antolatu du Galdakaoko Gure Esku Dagok

Gure Esku Dago plataformak erronka berriak hartuko ditu 2018an. Alde batetik herri galdeketak egiten jarraitzea eta bestetik Herritarron ituna idaztea. “Dagoeneko 180 herritan antolatu ditugu herri galdeketak eta aurten ere horrekin jarraituko dugu. Herritarron ituna izango da 2018ko plangintzako ardatz nagusia, guztion artean idatziko duguna. Baina zer da Herritarron ituna? Nola landuko dugu? Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa erabakitzeko 2019 arrazoi jasoko ditugu. Adostasunetan sakonduz eta kultura demokratiko berria garatuz, zergatik erabai nahi dugun jasoko du Herritarron itunak“, diote Gure Esku Dagotik.

Zentzu horretan erabakitzearen aldeko mahai ingurua antolatu du Galdakaoko Gure Esku Dagok apirilaren 12an, ostegunez, 19:00etan Gandasegin. Gonbidatu izango dira Laura Mintegi euskal idazle, irakasle eta politikaria, Manu Etxebarria etnolinguista galdakoztarra, Pako Revueltas aktorea eta Oihana Bartra bertsolaria. Jon Gomez Garai galdakoztarra moderatzaile arituko da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak