→Galdakao

Muguru kalean 35 zuhaitz birlandatuko ditu Galdakaoko Udalak

galdakao muguru kalea 2017 google maps

Era berean, Muguru kalean eta Ganekogorta kaleko zati batean solte dauden baldosak birjarriko dituzte. Galdakaoko EH Bilduk jarduketa hori proposatu zuen joan den astean.

Muguru kalean birlandatuko dituzte zuhaitzak, baita bertako baldosak konpondu ere // Google Maps

Martxoaren 5ean hasi dituzte Mugaburu kalean zuhaitzak birlandatzeko lanak. Guztira 35 zuhaitz berriro landatuko dituzte: astigarrak (acer platanoides globosum), astigar gorriak (acer freemanil celdam) eta japoniar gereziondoak (prunus serrulata kanzan).

Era berean, Muguru kalean bertan eta Ganekogorta kaleko zati batean solte dauden baldosak birjarriko ditu Udalak, baita espaloiko putzuak kendu eta, txorkoak eta Ganekogortako edukiontziak ere konponduko ditu.

Lauzen “egoera txarra”

Galdakaoko EH Bilduk joan den astean udal gobernu taldeari eskatu zion udalerriko erdigunean solte dauden baldosak “berehala konpontzea“. Ezker koalizioaren arabera, “lauzen egoera txarrak azken asteetan jendea erortzea eragin du, bereziki Muguru, Urki eta Zamakoa kaleetan“.

“EH Bildutik honako jarudera hauek proposatu ditugu: berehala konpontzea baldosa solteak, altxatuak, mugituak, apurtuak edota sakonera dutenak, ‘Bilboko baldosak’ ere konpontzea eta itsaspena hobetzeko tratamendua ematea (kale aldapatsuetan lehentasuna), eta udal politika egokia ezartzea espaloien mantenurako”, diote.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak