→Galdakao

Galdakaok 26 baratze ekologiko jarri ditu herritarren eskura

galdakao ortu ekologikoak 2014

Galdakaok bere lehenengo ortu ekologikoa prestatu du Egia auzoan, herritarrek euren barazkiak ekoiz ditzaten. Guztira 26 ortu eraiki dira Udalaren eremu batean. Ortuek 40 eta 50 metro karratuko azalera dute eta Udalak bi gune erreserbatu ditu helburu pedagogikoetarako. Ekipamenduari dagokionez, etxola bakoitzak aldagela-bainugela, gela-bulegoa eta tresnetarako biltegia ditu. 130.000 eurokoa izan da inbertsioa.

Interesatuek urriaren 15etik 28ra bitartean egin dezakete ortuen esleipenerako eskaera Udaleko Ingurumen Sailean. Galdakaon erroldatua egotea, herrian laborantza lursailik ez izatea eta adjudikaziodunek Ordenantza Fiskalean agertutako hileroko kuota bat ordaintzea dira, besteak beste, bete beharreko baldintzak.

Gora