→Galdakao

Galdakaok 4.000 euro bidaliko ditu Nepalera Save The Children erakundearen bitartez

galdakao elkartasuna nepal save the children 2015

Euskadiko Save The Children erakundeak deia zabaldu du Nepalen izan den lurrikararen ostean laguntzeko. Galdakaoko Udala laguntza horren tramitazioa egiten dabil.

Galdakaoko Udalak 4.000 euro emango dizkio Euskadiko Save The Children erakundeari, Nepalen izandako lurrikararen ostean bizi den egoera humanitariorako laguntzak emateko. Dagoeneko Udala hasi da laguntza ekonomiko horren tramitazioa egiten.

Euskadiko erakundeak orain dela urte asko lanean dihardu euskal instituzio nagusiekin Laguntza Humanitariorako garapen eta interbentzio proiektuen arloan dirua lortuz. Nazioarte mailan erakundea liderra da munduko herrialde askotan haurren eskubideen defentsan eta lehentasunen barruan larriladietan eta laguntza humanitarioa behar denetan interbentzioak ematen, haurren eskubideen babesean funtsezko rola duelarik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak