→Galdakao

Galdakaok Arartekora eta Emakundera eramango du lanzaderaren gatazka

galdakao lanzadera metro

Azterketa objektiboa egin dezaten eskatuko die Ibon Uribe alkateak Arartekoari eta Emakunderi, “galdakoztarrek Etxebarriko herrian bizi duten ahulezia, bereizkeria eta babes-gabezia egoeraren aurrean”.

Ibon Uribe Galdakaoko alkateak Emakunderi eta Arartekoari azterketa objektiboa egin dezaten eskatuko die, “galdakoztarrek Etxebarriko auzo-herrian bizi duten ahulezia, bereizkeria eta babes-gabezia egoeraren aurrean“.  Uriberen esanetan, “egoera Etxebarriko udal-planifikazioak eraginda sortu da eta galdakoztarrei eragiten die bakar-bakarrik“.

Babes-gabezia honek funtzio-aniztasuna daukaten pertsonei eta garraio publikoa gehien darabilten emakumeen kolektiboari izugarri eragiten die eta erabaki horrek emakume eta gizonen arteko desberdintasun-lubakia are handiagoa egiten du“, adierazi du Uribek. Izan ere, hala erakutsi dute Galdakaoko Udaleko teknikariek, baita Gutxitasun fisikoa edota organikoa daukaten Bizkaiko erakundeak (FEKOO) ere, elkarlanean egin duten txostenean.

Lanzadera zerbitzu berriaren aldaketak gaitzespen gogorra eragin du Etxebarrin eta horren ondorioz autobusen geralekua Metro geltokian izan beharrean, puntu horretatik 700 metrora dago. “Erabaki horrek zuzen-zuzenean eragiten die egunero zerbitzu hau erabiltzen duten ehunka pertsonei“, diote Galdakaoko Udaletik.

 

“ZIURGABETASUN HANDIA”

Galdakaoko Udaletik adierazi dutenez, “geralekuaren aldaketak defentsa-gabezia sortzen die kolektibo guztiei, baina, bereziki, funtzio-aniztasuna daukaten pertsonei, erabaki honek emakumeen kolektiboan daukan eraginaz gain. Emakumeak dira, orokorrean, erasoak sufritzen dituztenak, eta are desproportzio handiagoaz, sexu izaerako erasoaz ari garenean. Eraso mota hauek edozein egoeratan sortzen direla jakin badakigun arren, urrun, jende eta argi gutxi dagoen lekuetan, ziurgabetasun sentsazio handiagoa sortzen da. Baina erasoak desproportzionalki jasaten dutenak emakumeak direnez, eurak dira ziurgabetasun handiagoa sentitzen dutenak, eta praktikan eurak dira auzo-herriak hartutako erabakien ondorioak gehien jasaten dutenak. Bereziki, emakume gazteek garraio publikoa gauez erabili behar dutenean“.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|