→Galdakao

Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea bihar Euskalduna Jauregian

Bilboko Txistulari Banda eta Galdakaoko Andra Mari Taldeak musika eta dantza ikuskizuna eskainiko dute urtarrilaren 28an Bilboko Euskalduna Jauregian. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da eta sarrera librea izango da.

Bihar, urtarrilak 28, Euskalduna Jauregiko kontzertu programak Bilboko Udal Txistulari Banda eta Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea elkartuko ditu. Hitzordua 20:00etan izango da Euskaldunako A1 aretoan. Euskal Herriko herri eta probintzia desberdinetako dantzen doaneko erakustaldia izango da, tartean Soinu zaharrak, auritzeko ingurutxoa, Nafarroa eta Luzaideko dantzak eta baita Gipuzkoa eta Bizkaikoak ere.

Andra Mari Dantza taldeak, bere jaiotzatik dantza eta euskal dantzen ikasketa eta erakusketan konpromiso sendoa hartu izan du. 1955etik gaur egunera arte, Andra Mari Dantza Taldeak Europako zein mundu guztiko beste hainbat aberrietara zabaldu izan du euskaldunon kultura tradizionala parte hartu duen Jaialdi Internazional guztietan.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|