→Galdakao

Galdakaoko Eternal Running Zirkuituak 6.000 parte hartzaile espero ditu

galdakao eternal running aurkezpena 2015

Urriaren 25ean izango da Eternal Running X. Munduko Zirkuitua Galdakaon eta dagoeneko 2.516 lagunek izena eman dute.

Kirola eta ikuskizuna uztartzen dituen Eternal Running” Munduko X. Zirkuitua urriaren 25ean ospatuko da Galdakaon eta inskripzio aldetik “errekorra lortzeko bidean” doala adierazi dute arduradunek. Momentuz 2.516 pertsona eman dute izena eta horrela, 6.000 parte hartzaileko kopurura helduko dela uste du Ruben Lopez zirkuituko zuzendariak: “Erritmo honetan, kalkulatzen dut hiru urteren buruan Galdakaon 10.000 inskripziora hurreratu gaitekeela“.

Ibon Uribe Galdakaoko alkateak ikuskizunak duen garrantzia nabarmendu du, “ekintza mota hauekin udalerriko kirol jardueren programa edukiz betetzen jarraituko delako eta aldi berean, Galdakaoren marka proiektatzen jarraitu ahal izango dugulako. Gainera, jarduera hau estrategikotzat joten dugu ostalaritzaren sektoreari bultzada bat emateko, Galdakaora milaka pertsona etorriko dela aprobetxatuz“.

IZENA EMATEKO PROZEDURA

Zirkuituko zuzendaritzak dagoeneko izena emateko bidea ireki die Galdakaon bizi direnei. Horiek horrela, proban parte hartu nahi duten galdakoztarrek Urreta kiroldegian eman dezakete izena urriaren 24ra arte -09:00etatik 17:00etara- eta 21 euro ordaindu beharko dituzte (internet bidez izena emanez gero, 23 euro ordaindu behar dira irailaren 25era arte, eta egun horretatik aurrera 25 euro).

Izena ematerakoan, errolda-ziurtagiria aurkeztu behar du parte hartu nahi duenak. Hori lortzeko, Galdakaoko Udaleko Herritarrak Artatzeko Zerbitzuaren (ESAN) bulegora jo behar du.

ZIRKUITUAREN NONDIK NORAKOAK

Galdakaon izango den zirkuitua sekretua da. Arduradunek aurreratu dutenez, Urretako kiroldegian hasi eta bertan amaituko da: “Parte hartuko duteb pertsonek ez dakite zer topatuko duten 10 kilometroetan“.

Eternal Running Invencible oztopo-lasterketa bat da, Thunar Sports-ek sortutakoa. Eternal lasterketak ausartak eta dibertigarriak dira, eta oztopoz beteta daude. Era berean, parte hartzaileen alderdi borrokalaria sustatzen du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak