→Galdakao

Galdakaon ez dago Udal gobernua erabakita, egun baten faltan

Gaur biltzekoak dira oraindik Galdakaoko talde politiko ezberdinak, eta diotenez, bihar arte ez da jakinarazpen ofizialik egongo. 09:00etan osatuko dute udalbatza berria eta hor jakingo dugu Galdakaoko alkatea nor izango den.

Auzoakek du gobernuaren giltza / Geuria

Galdakaoko indar politikoak azken momentura arte ari dira negoziaketetan. Gaur goizean Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea elkarrizketatu dute Radio Euskadiko Boulevard saioan eta honakoa adierazi dute sare sozialetan:

GEURIAk Galdakaoko EH Bilduko arduradunekin berba egin du eta jakinarazi diotenez, ez dago momentuz, gobernua osatzeko akordio ofizialik. Gaur biltzekoak dira oraindik Galdakaoko talde politiko ezberdinak eta litekeena da bihar arte jakinarazpen ofizialik ez egotea. 9:00etan osatuko dute udalbatza berria eta hor jakingo da Galdakaoko Udal gobernua nortzuk osatuko duten eta herriko alkatea nor izango den.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak