→Galdakao

Galdakaoko Udalak 1.500 eta 2.250 euroko diru-laguntzak emango dizkie enpresa berriei

Enpresak sortzeko laguntzetarako bigarren deialdia ipini du martxan Galdakaoko Udalak, udalerrian enpresa bat sortu duten sustatzaileei zuzenduta.

Autoenpleguan ahalegindu diren langabetuei diru-laguntzak emango dizkio Galdakaoko Udalak. Guztira, 86.215 euro inbertituko ditu Udalak, Galdakaon 2014ko urriaren 16tik 2015eko urriaren 15era bitartean enpresa bat sortu duten langabetu guztientzat. Laguntzak, gehienez ere, 1.500 eta 2.250 euro artekoak izango dira.

Ekimen hau, Galdakaoko Udalak -ekonomia-sustapen arloaren bitartez (Behargintza)- eskaintzen duen autoenplegurako aholku-zerbitzuaren osagarria da.

NOLA ESKATU LAGUNTZA?

Eskabideak irailaren 24tik urriaren 22ra arte aurkeztu daitezke. Hala ere, eskabideak aurkeztu eta zalantzak argitzeko, Galdakaoko Udalak gomendatzen du aldez aurretik Ekonomia Sustapen Sailean informazioa eskatzea (Behargintza, Zabalea auzoa 35, atzealdea / 94 401 05 80 / behargintza@galdakao.net).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak