→Galdakao

Galdakaon EAJ eta PSE alderdiek hitzarmena sinatu dute udal gobernu bateratua osatzeko

galdakao ibon uribe udal gobernua 2015

Gizarte Politikak eta Enplegua sailetan jarriko dute arreta gehien. Era berean, alkateak eta alkateordeak %10ean jaitsiko dute euren soldata.

EAJ eta PSE alderdiek udal gobernua osatzeko hitzarmena sinatu dute Galdakaon. “Egonkortasun handiagoa bermatzen duen akordioa da. Gainera, Gizarte Politika eta Enplegua alorretan jarriko dugu arreta gehien, baita Galdakaon egingo diren proeiktu estrategikoetan eta herritarrek izan ditzaketen arazoetan ere“, diote alderdietako ordezkariek.

Alde horretatik, alderdi jeltzalea sail hauen menpe egongo da: Hirigintza, Berdintasuna, Zerbitzu Ekonomikoak, Kultura, Gazteria eta Kirola, Udal-Ogasuna, Ondarea eta Pertsonala, Hezkuntza eta Euskara eta Partehartzea. Alderdi sozialistak Gizarte Ekintza eta Enplegua sailak bere gain hartuko ditu.

Ibon Uribe alkateak eta Amaia Betolaza alkateordeak erabateko dedikazioa izango dute. Fernando Izagirre zinegotziak askabide erdia eta PSEk %75eko askabidea izango dute (Txema Larrazabal eta Dolores Alvarez). Soldatari dagokionez, alkateak eta alkateordeak %10ean beheratuko dute euren ordainsaria.

PROIEKTUEN AZALPENAK

Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, hauek dira hitzarmenean adostu dituzten proiektu batzuk:

– Enplegu berriak sortuko dituzten enpresak erakartzea.

– Baztertzeko arriskuan dauden pertsona guztiei estaldura ziurtatzea.

– Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailarekin elkarlanean aritzea, Olabarrietako Egoitza eta Kirol eremuen eraikuntza bultzatzeko.

– Auzoen arteko oreka sustatzea. Horretarako Herritarren Harrera Gunearen luzapena, umeentzako jolastokien estaldura eta Aperribai, Tximiolarre eta Zabalea auzoetara irisgarritasuna hobetzea aurreikusten dute.

– Metro Bilbaoren 5. linearen etorrera Galdakaora bultzatzea.

– Bizkaia kalean aldizkatze aparkalekuak sortzea.

– Gazteentzako azpiegitura kulturala sustatzea.

– Gizon eta emakumeen arteko aukera-desberdintasuna murriztea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak