→Galdakao

Galdakaoraino doan Metroaren 5. linearen azterlana onartu du Eusko Jaurlaritzak

galdakao metroa 5 linea

Aperribain igogailua jartzeko ideia argitaratzen du Eusko Jaurlaritzaren azterlanak. Ospitalerainoko ikerlana 2016rako aurreikusita dago.

Bilboko Metropoliko Trenbidearen 5. linearen azterlan informatiboa. Ariz-Galdakao Erdiguneko zatia” onartu berri du Eusko Jaurlaritzak. Bertan, Bilboko Metropoliko Trenbidea Basauritik Galdakaora zabaltzen deneko gaia jasotzen da. Era berean, Aperribain igogailua jartzearen kontua dakar ikerlanak, Udalak horren aldeko argudioak behin aurkeztuta, baita besteak beste, N-634 gaineko pasabide berria eta oinezkoen ibilbideak Basaurin birjartzea ere.

Ibon Uribe Galdakaoko alkatearen esanetan, “Eusko Jaurlaritzak beste urrats garrantzitsu hau eman du azpiegitura hau gehiago zabaltzeko. Galdakaoren etorkizunerako oinarrizkoa da pauso hau, biztanleon aldetik beti aldarrikatu duguna“.

5. LINEA – ARIZ-GALDAKAO

Ariz-Galdakao erdiguneko 5. linearen zatiaren ibilbideak 4.458 metroko luzera dauka, Arizko kotxetegien sarbideko Etxebarri-Ariz linearen jarraipen gisa hasiz (goiko maila), horrek biaduktoan eta aire zabalean legokeen sekzio-zatia izanik. Hortik aurrera linea lurpera doa ibilbide osoan, tunel faltsuko sekzioak (1.020 m) eta tune-mehategia (3.078 m). Zati honetan ondoko geralekuak daude: Sarratuko intermodala, Aperribai, Bengoetxe eta Galdakao.

BIGARREN FASEAN, OSPITALERAINOKO AZTERKETA

Bigarren fasearen azterlan informatiboaren onespena, hau da, Galdakaoko ospitalerainokoa, 2016rako aurreikusita dago. Ondoren, eraikuntza proiektua eta babes- eta zuzenketa-neurriak aztertuko dira, obrak exekutatzean hartzeko eta zerbitzua ustiatu ahal izateko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak