→Basauri

Biurrun, Arzuaga eta Rios arituko dira Txus Martin presoari buruz Galdakaon

galdakao txus martin 2016 pankarta argazkia gotzon almaraz

‘Gaixorik dauden presoen eskubideak’ aztertuko dituzte eta Oihana Barrios moderatzaile lanetan ibiliko da -Txus Martinen psikologoa da Barrios-. Hitzordua maiatzaren 31n izango da, asteartez, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxean.

Maiatzaren 31n, asteartez, Txus Martin hizpide izango duen mahai ingurua antolatu du Txus Martinen aldeko Plataformak. Bertan izango dira Garbiñe Biurrun epailea, Julen Arzuaga abokatua eta EH Bilduko legebiltzarkidea eta Paul Rios Lokarri gizarte mugimenduko koordinatzaile ohia, bakearen aldeko aktibista eta Aieteko konferentziaren antolatzailea.

‘Gaixorik dauden presoen eskubideak’ aztertuko dituzte eta Oihana Barrios moderatzaile lanetan ibiliko da -Txus Martinen psikologoa da Barrios-. Hitzordua 19:00etan izango da Torrezabal Kultur Etxean.

Kontzentrazioak Basaurin eta Bilbon

Maiatzaren 14an, larunbatez, mobilizazioa deitu dute Basauriko Bentako plazan 19:00etan, larriki gaixorik dagoen Txus Martin aske uzteko helburuarekin.

Era berean, maiatzaren 18an, hilabetearen hirugarren asteazkenero bezala, Txusen lagunek Bilboko Epaitegien aurrean bere askatasuna aldarrikatuko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak