→Galdakao

Guardia Zibilak Galdakaoko gazte bat atxilotu du, terrorismoa goratzea leporatuta

gasteiz ehu campusa 2018 guardia zibila atxiloketa argazkia halabedi

Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu ditu gaur goizean Euskal Herrian Auzitegi Nazionalak agindutako polizia operazio batean.

Gasteizko EHko campusean sartu da Guardia Zibila gaur goizean // Halabedi

Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu ditu gaur goizean Euskal Herrian Auzitegi Nazionalak agindutako polizia operazio batean. “Terrorismoa goratzea eta biktimak umilatzea” leporatu diete hiru gazteei. Atxilotutakoen artean Galdakaoko gazte bat dago, etxarriar bat eta zestoar bat. Galdakoztar gaztea Gasteizen atxilotu dute. Hiru atxilotuak ikasle mugimenduko kideak dira.

Atxiloketa horien aurrean, Ernai gazte erakundeak mobilizazioak deitu ditu gaur, ekainak 28, Euskal Herriko hiriburuetan. Era berean, Galdakaon elkarretaratzea egingo dute gaur bertan 20:15ean Juan Bautista Uriarte eta Pontxi Zabala bidegurutzean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak