→Galdakao

Aske utzi dute atzo Guardia Zibilak atxilotutako Galdakaoko gaztea

galdakao-atxilotuta-terrorismoa-leporatuta-2018-kontzentrazioa-argazkia-ernai-galdakao

Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu zituen atzo operatibo polizial batean, terrorismoa goratzea leporatuta. Dagoeneko aske utzi dituzte hiruak.

Galdakaoko gaztearen atxiloketaren aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo Santi Brouard plazan // Aritz Apraiz

Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu zituen atzo operatibo polizial batean. Terrorismoa goratzea leporatuta atxilotu zituzten ikasle mugimenduko hiru gazteak, tartean Galdakaoko bat. Dagoeneko aske utzi dituzte hiru lagunak. Hala ere, operazioak irekita jarraitzen du eta beraz atxiloketa gehiago egon litezke.

Atzo bertan elkarretaratzea deitu zuen Ernai Gazte erakundeak Euskal Herriko hainbat tokitan. Galdakaon hainbat herritar elkartu ziren Santi Brouard plazan, “Utzi bakean Euskal Herria. Euskal gazteria aurrera” lemapean.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|