→Galdakao

Gatibu edo Mojinos Escozios, La M.O.D.A. edo Porco Bravo, eta El Reno Renardo edo El Puchero del Hortelano Galdakaoko jaietan jotzeko hautagaiak

Galdakaoko santakurtzetan zein musika taldek joko duen erabakiko dute herritarrek. Inkesta maiatzaren 17ra arte egongo da zabalik.

Hirugarren urtez jarraian, Galdakaoko Udalak santakurtzetako musika-kartela aukeratzeko aukera emango die herritarrei. Aukeraketa goi-mailako taldeen inguruan izango da: Gatibu, Los Mojinos Escozios, La M.O.D.A., Porco Bravo, El Reno Renardo edo El Puchero del Hortelano. Era berean, tributu bandei eskainitako eguna ere antolatuko dute, Kortatu, Extremoduro, Barricada eta Platero y Tú taldeen artean aukera eginez. Beste behin ere, teloneroak herriko taldeak izango dira.

Parte hartzea udal webgunean zabaldu den inkestan egin ahal izango da eta bozkatzeko epea maiatzaren 17an bukatuko da.

SANTAKURTZAK 2015 – KONTZERTUETARAKO HAUTAGAIAK

Zein talde nahiago duzu irailaren 11n jotzeko? (Tributu banden eguna)
1. aukera: Kortatu+Barricada tributuak
2. aukera: Extremodura+Platero y Tú tributuak

Zein talde nahiago duzu irailaren 12an jotzeko?
1. aukera: Teloneroa+El Reno Renardo
2. aukera: Teloneroa+El Puchero del Hortelano

Zein talde nahiago duzu irailaren 18an jotzeko?
1. aukera: Teloneroa+Porco Bravo
2. aukera: Teloneroa+La M.O.D.A.

Zein talde nahiago dozu irailaren 19an jotzeko?
1. aukera: Teloneroa+Gatibu
2. aukera: Teloneroa+Los Mojinos Escozios

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak