→Galdakao

’12 egun Idomenin’ dokumentala saritua izan da Kanadako Reel Shorts jaialdian

Galdakao Boluntarioak Elkartea - 12 Days in Idomeni - Dokumentala

GBGEk ekoiztutako eta Javier Sobremazas zuzendutako ’12 egun Idomenin’ ikus-entzunezkoak Dokumental Labur hobearen saria jaso du, 90 finalistaren artean.

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) ekoiztutako eta Javier Sobremazas zuzendutako ’12 egun Idomenin’ ikus-entzunezkoa saritua izan da Kanadako Reel Shorts Film jaialdian. Dokumental Labur hobearen saria jaso du, aukeratutako 90 finalista baino gehiagoren artean.

Festibal kanadiar hau 2007ko martxoaz geroztik urtero ospatzen da eta bertan bi sari mota bereizten dira: audientziak aukeratutakoak eta ekitaldiko epaimahai teknikoak aukeratutakoak. Edizio honetako epaimahaiak “12 Egun Idomenin” saritu du. Epaimahaia Dylan Pearce zinema zuzendariak, Gordie Haakstad argazki zuzendariak eta Scott Belyea zinemagileak osatu dute.

KRISI HUMANITARIOA HIZPIDE

’12 egun Idomenin’ Europako hegoaldeak gaur egun jasaten duen krisi humanitarioari buruz dihardu. 12 egunez, Javier Sobremazas Alemanian bizi den zine zuzendariak Alvaro Saiz GBGEko buruari jarraitu zion, Elkartea Greziako iparraldeko errefuxiatuen kanpamenduetan egiten ari den lanetan. Dokumentalak 20 minutuko iraupena du eta ingelesez, alemanieraz eta gaztelaniaz eskuragai dago.

2016ko apiriletik Grezian giza-laguntza lanetan diahrdu GBGEk, errefuxiatu eta migratzaileen sufrimendua leuntzeko helburuarekin. Gaur egun, hantxe bertan ibilgailu batzuk ditu, laguntza-zentro logistiko gisa eta premia biziko gaiak banatu ahal izateko. GBGE Grezian denbora gehien daramatzan espainiar estatuko Gobernuz Kanpoko Erakundeeetako bat da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak