→Galdakao

GBGEk bukatu du Grezian errefuxiatuei laguntza emateko proiektua

galdakao gbge grezia 2017 errefuxiatuak

15 hilabete egin ditu Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) Grezian laguntza humanitarioa errefuxiatuei eskaintzen.

15 hilabete egin ditu Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) Grezian laguntza humanitarioa errefuxiatuei eskaintzen

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) amaiera eman dio Grezian 15 hilabetez burutu duen proiektu humanitarioari, “gaur egun, premiazko laguntza logistikoa bertan beharrezkoa ez baita“, dio Alvaro Saiz GBGEko kideak. Gauzak horrela, egun hauetan itzuliko dira Galdakaora.

2016ko apirilean iritsi ziren GBGEko kideak Greziara -Idomeniko kanpamendura- bertan laguntza humanitarioa eskaintzera. Era berean, Polikastro, Axiopolis, Petra eta Tesalonika herrietan izan dira. “Jarduera ezberdinetan parte hartu dugu eta beste elkarte batzuekin harreman estua lotu dugu. Besteak beste, laguntza alde batetik bestera eskaini dugu, kanpamenduetatik etxeetara eta etxeetatik aireportura herritarrak eraman ditugu, edota etxerik gabe zeudenei etxebizitzak eskaini dizkiegu“, dio Saizek.

Orain, 15 hilabetez Grezian lanean izan ondoren, Galdakaora itzuliko dira GBGEko kideak. “Errefuxiatuen egoerak hobera egin du eta ikusi dugu gure presentzia bertan ez dela guztiz beharrezkoa. Hainbat eta hainbat GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundeak) daude Grezian lan ezin hobea egiten“.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak