→Galdakao

GDKO Ibaizabal saskibaloi taldea maila-igoera lortzeko bidean

galdakao gdko ibaizabal saskibaloia

Apirilaren 28tik maiatzaren 1era bitartean Emakumezkoen Saskibaloi Ligan egoteko dauden bi postuak eskuratzeko fasea jokatuko da Extremaduran eta bertan Galdakaoko Ibaizabal kluba arituko da maila-igoera lortzeko ahaleginetan. 

Fase honetan bi multzo egongo dira eta bakoitzean lau klubek jokatuko dute. Galdakoztarrak fase honetako bigarren taldean daude: GDKO-Bizkaia, Araski AES (Araba), Grupo EM Leganés eta Fundal Alcobendas. Apirilaren 28an 16:00etan jokatuko dute galdakoztarrek lehendabiziko partidua Arabako Araski taldearen kontra, apirilaren 29an Leganeseko taldea izango dute aurkari (16:00etan) eta hilaren 30ean 12:00etan GDKO-Bizkaia eta Fundal Alcobendas taldeen arteko norgehiagoka jokatuko dute.

Multzo bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira finalerako (maiatzaren 1ean 17:00etan eta 19:30ean). Hortik aurrera, hala geratuko lirateke norgehiagokak: lehenbiziko taldean sailkatutako lehena bigarren taldeko bigarrenarekin, eta lehenengo taldeko bigarrena bigarreneko lehenengoarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak