
ETBk emititzen duen Go!azen telesail arrakastatsuko Inma Fernandez (Desi) eta Nerea Mazo (Nikole) aktoreak GaldakAHO azokan izan dira. Eskualdeko ehunka gazte bildu dira Muguru kaleko azokan. Diskoak, kamisetak, agendak… denetarik sinatu dute, baita hamaika selfi atera ere.
