→Galdakao

Hamasei Agente Zibiko kontratatu dituzte Galdakaon sei hilabetez lan egiteko

etxebarri obrak langileak 2015
Zazpi emakume eta bederatzi gizon kontratatu dituzte // Geuria

Prestakuntza-saioak amaituta, Galdakaoko hamasei herritar Agente Zibikoaren lana egiten ariko dira urtarriletik aurrera. Kontratazioak sei hilabetekoak izango dira, lanaldi osoan.  Guztira, zazpi emakume eta bederatzi gizon kontratatu dituzte.

Euren jardunaren ardatza izango da Galdakaoko ospitale inguruan aparkatzea arautzea, baita Udaltzaingoari laguntza ematea ere, ikastetxeetako sarbideetan (batez ere zebrabideetan). Proiektuak 240.000 euroko aurrekontua du: Udalak 46.921 euro bideratu ditu eta Lanbidek 193.079 euroko diru-laguntza eman du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak