→Galdakao

Handia filmaren estreinaldia izango da gaur Galdakaon

galdakao handia filma 2017 estreinaldia

Urriak 20 dituen honetan estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zein Estatu espainiarreko zinemetan ‘Handia’ filma. Tartean, Galdakaon.

Hego Euskal Herriko eta Espainiako 92 zinema aretoetan estreinatuko dute gaur 'Handia', tartean Galdakaon // Handiafilm

Urriak 20 dituen honetan estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zein Estatu espainiarreko zinemetan ‘Handia’ filma. Jon Garaño eta Aitor Arregiren pelikula 92 zinema aretoetan estreinatuko dute, horien artean Galdakaon.

Urriaren 20tik 23ra bitartean egongo da ikusgai ‘Handia’ Torrezabal Kultur Etxean, ondorengo ordutegietan: ostiralean 22:30ean, larunbatean eta igandean 19:30ean eta 22:30ean eta astelehenean 20:00etan. Sarreak 4 eta 3 euroan (ikuslearen egunean, astelehenean) daude salgai.

Aipamen berezia Zinemaldian

65. Donostia Zinemaldian aurkeztu zuten Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariek ‘Handia’ filma. Bertan, Epaimahaiaren Aipamen Berezia eta Irizar Saria eskuratu zituen pelikulak.

Gora