→Galdakao

Hodei Bila Elkartea borrokan darrai gaztea topatu arte

galdakao hodei egiluz urtea 2014

Desagertu zenetik urtea bete denean, gaztearen aldeko azken kontzentrazioa egin zuten urrian. Orain autokarabana solidario batek Belgika, Frantzia, Alemania eta Herbeheretara mezua zabaltzen du.

Familiak eta Hodei Bila Elkarteak adierazi zutenez, urrikoa azken hi­tzordua izan zen, “herritarrek, hilez hil, iaztik, deialdi solidario honeta­ra etorriz, erakutsi duten elkartasun zoragarriari amaiera emateko”. 365 globo askatu zituzten airera hilaren 20an, globo bat Hodei desagertuta egon den egun bakoitzeko.

Jendetza bildu zen Kurtzeko plazan, baita Anbereseko eta Eus­ko Jaurlaritzako hainbat ordezkari ere. Stijn Vranken poeta belgiarrak Hodeiren omenezko poema iraku­rri zuen. Hala ere, nahiz eta bilkurak amaitutzat eman, familiak adierazi du borrokan aurrera jarraituko dute­la Hodei topatu arte.

AUTOKARABANA SOLIDARIOA EUROPAN
‘Hodei Missing’ autokarabana solidarioa orain dela bi aste jarri zen martxan Belgikara heldu arte. Bidean, Frantzia, Alemania eta Herbeheretako hainbat eremutan geldiuneak egin ditu autokarabanak Hodei Egiluzen mezua ahalik eta gehien zabaltzeko helburuarekin.

Gora